Etiketaren artxiboa: bideoa

Zirkuak aurrera segitzen du

Twitter bidez iritsi nintzen atzo Garmin enpresaren bideo ikusgarri honetara. Bertan, mezua oso garbia da: teknologiak —Garminen teknologiak, zehatzago— hobeak egiten ditu txirrindulariak. Une batzuetan ematen zuen Matrix ikusten ari nintzela, gurpil gainean. Bi xehetasunek baina, gogorarazi didate txirrindularitzaren alde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Gure ikasketak: Ikus-entzunezko komunikazioa

Zuetako askok badakizue Mondragon Unibertsitatean egiten dudala lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, baina zenbaitek ez duzue jakingo bertan gradu bat daukagula, Ikus-entzunezko komunikazioa, eta nik hortxe ematen ditudala eskolak. Nahi baduzue jakin zer eskaintzen dugun ikasketa horietan, ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Film ederra liburuzaleontzat

Liburuzaleok badugu film bat izendatuta aurtengo Oscar sarietara. Animaziozko film laburra da, eta izena du The Fantastic Flying Books of Mr Morris Lessmore (Lessmore jaunaren liburu hegalari fantastikoak). Hamabost minutu irauten du eta, egia esan, istorioa ez bada ere beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Zure besoetan

Ikusteaz batera, liluratuta geratu nintzen bideo honekin, hain da ederra! “In your arms” musika-bideo bat da, eta eginda dago stop motion teknika erabilita. Egileek diotenez, 22 hilabete behar izan dituzte bideoa egiteko, 1.357 ordu, 30 lagun, 2 eskailera, kamera finko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Olentzero

Ikusi duzue EITBk Olentzerori eskainitako bideoa? Nik bai, eta gustatu zait: musika polita, eta ondo uztartutako estiloak. Eskerrik asko Yera Sanchez lankideari gomendioagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Aspaldiko bideoa

1990ean izango zen, Arrasate Telebistaren hastapenetan, Elton John abeslariaren bideo bat ikusi nuen, Club At The End Of The Street, eta liluratuta geratu nintzen. Harrezkero ez dut ikusi… gaur arte. Igartzen zaio denboraren joana, baina oraindik ere ederra da. Gozatu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Blinkx, bideo bilatzaile bizkorra

Bideo ehizan ibiltzen zaretenak, pozik egon zaitezkete, aplikazio paregabe bat sortu baita: Blinkx, bideo bilatzailea. Enpresak berak dioenez, 7 milioi ordu ditu bilatzeko moduan, 200 telebista eta eduki sortzailerekin egindako hitzarmenei esker. Beraz, YouTube eta Google Video ez ezik, denetariko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun