Etiketaren artxiboa: berrio-otxoa

Txantxibiri kalea, bai baina ez

Atzo bost urte igaro ziren Txantxibiri kaleko jaia ospatzen hasi ginenetik, eta bosgarrena ere ospatu genuen (Flickr-en dituzue argazkiak), azkenean lortu dugulako hasierako eskakizuna: gure kalea konpontzea. Bederatzi bat hilabete egin dute berau konpontzen, baina merezi izan du, oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Txantxibiri aurrera doa

Noiz edo behin argazkiren bat ateratzen dut Txantxibiri kalean, gordetzeko zelan doazen lanak. Gaur goizean, ikusi dudanean auto bat zetorrela —pentsatu dut udaltzainak zirela—, argazki bat atera diot. Ertzaintzarena zen, ordea. Autoa nire parera iritsi denean, geratu, ertzain bat irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, jasota

Egun hauetan Txantxibiri kalea, gurea, hankaz gora dago, langileak jo eta ke ari dira-eta, sanjuanak ondoren berau soilik oinezkoentzat izan dadin. Dena hankaz gora, baina kurioso, hemen ari diren langileak, portugesak gehienak, oso garbiak eta zainduak direlako. Eskerrik asko, Xose!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea. Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin