Etiketaren artxiboa: bartzelona

Florentinoren esnetegia

Josep Guardiola Bartzelona futbol taldeko entrenatzaileak horrela izendatu zituen, central lechera, Real Madrilen sokako hedabideak, madrildarren jantzia zuria baita, esnearen kolorekoa. Astearteko prentsaurre entzutetsuan adierazi zuenez, Madrilgo esnetegia oso indartsua da, eta horretaz baliatzen da Jose Mourinho bere mezua zabaltzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Iritsi gara etxera

Neka-neka eginda iritsi ginen atzo eguerdian Elorriora, baina pozik, zeren bidaia luzea izan zen arren —hamar ordu eta erdi Bartzelonara—, dena ondo joan zelako. Goizeko 06:45etan heldu ginen Bartzelonara. Zortzi ordu itxaron beharra genuen hartzeko Bilborako hegazkina, berau arratsaldeko 15:00ak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bart ze lo ona!

Ia bi egun egin ditugu Bartzelonan, eta gaur arratsaldean hegazkina hartuko dugu berriro, oraingoan Vancouverrera egiteko. Bero handiak egokitu zaizkigu: herenegun 40Cº, eta atzo 35Cº inguru. Hala ere, gustura ibili gara hemen, metroari esker batez ere. Hotelarekin ere, ezin kexatu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Seguru asko, ez da egongo Jainkorik

Gustatu zait Ariane Sherine kazetari britainiarrak Londresko autobusetan abiatu duen kanpainaren leloa: “Seguru asko, ez da egongo Jainkorik. Utzi kezkatzeari, eta gozatu bizitza”. Mezu positiboa eta neurtua da, garbi uzten baitu tronpatzeko aukera, alegia, egon daitekeela Jainkoa. Aitzitik, Elizak sekula … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina