Etiketaren artxiboa: barça

Olinpo infernutarra

Ulisesek 13 urte ditu, eta Barçak fitxatu duenez, La Masia izeneko egoitzan sartuko da. Bertan egia bihurtu nahiko du bere ametsa: saskibaloiko jokalari profesional izatea. Baina lehen egunetik, kirolarien olinpo amestua (pentsa ezazue egoitza horretan izan zirela Messi,Iniesta, Gavi, Ansu Fati eta beste kirolari ezagun asko), bada olinpo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Athleticen urte ahaztezina

Athleticen jarraitzaileak pozik egon daitezke, etxeko jokalariekin bakarrik aurre egin die-eta Europako talde handi askori, futbol ederra eginda. Gure aita Athletic zalea zen, eta seguru nago kriskitinak baino poziago egongo zela horrelko denboraldi bat ikusita, final bietako emaitza gorabehera. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 5 iruzkin

Guardiolaren agurra

Aurretiaz grabatua ikusi nuen atzo Barçak antolatutako prentsaurrekoa, Pep Guardiolaren agurra iragartzekoa. Oso interesgarria iruditu zitzaidan: Agurra. Hunkigarria, neurtua eta sinesgarria. Agur esaterakoan ere, Guardiolak lidergoa erakutsi zuen, lidergo positiboa. Azken lau urteotan hustu egin omen da munduko talderik onena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gutun irekia Xabi Alonsori

Ez dugu elkar ezagutzen Xabi. Hala ere, joan den asteazkeneko finala ikusita eta zure ondorengo adierazpenak entzunda, animatu naiz gutun ireki hau idaztera, ez bainago bat ere ados azken aldi honetan jokatzen ari zaren rolarekin, zure taldearen indarkeria zuritzen, zurea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 7 iruzkin

Florentinoren esnetegia

Josep Guardiola Bartzelona futbol taldeko entrenatzaileak horrela izendatu zituen, central lechera, Real Madrilen sokako hedabideak, madrildarren jantzia zuria baita, esnearen kolorekoa. Astearteko prentsaurre entzutetsuan adierazi zuenez, Madrilgo esnetegia oso indartsua da, eta horretaz baliatzen da Jose Mourinho bere mezua zabaltzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste

Atzo triste oheratu nintzen, ikusita Barça zelan geratu zen kanporatuta, Inter Milangoari 1-0 irabazita eta ikusita zein gaizki erantzun zion porrotari: Interko jokalariak hasi zirenean euren balentria ospatzen, Barçak piztu egin zituen zelaiko ihintzagailuak. Valdesek ere, lepotik oratu zion Mourinhori, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Kiroletan ere, hedabideak jokalari

Bitxia da, gero, kiroletan ere ikustea zelakoak antolatzen diren prentsan aurkariaren izen ona galarazteko. Azken aldi honetan Marca —kirol egunkaririk salduena Espainian— sekulako kanpaina egiten ari da ikusarazteko Barçak zor diola lidergoa arbitroen mesedeei. Seguruenik kanpaina horren eraginpean, joan den … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Nor gogoratzen da Ronaldinhoz?

Atzo iluntzean Barçak denboraldi honetako hirugarren txapela jantzi zuen, Manchester United ahaltsuaren kontra irabazita. Partida ona izan zen, emozioz betea, ikusgarria. Katalanek txapeldunen pare irabazi zuten, futbol ona eginez. Benetan poztu nintzen. Denboraldi honetan Barçak egin duen jokoak agerian utzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Gau luzea

Uste nuen ez nuela agoantatuko partida osoa, atzo iluntzean Athleticek eta Barçak Valentzian jokatutakoa, gaur betiko moduan jaiki behar nintzelako, baina iltzatuta egon nintzen telebistaren aurrean, ordenagailua altzoan nuela. Ondo hasi zen Athletic, presionatzen eta gola goiz eginda, baina poliki-poliki, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Gau berezia

Herenegun, Chelsea eta Barça futbol taldeek hasi zutenean itzuliko partidaren bigarren zatia, Bego eta biok Tangerrera joan ginen, gure auzoko aspaldiko taberna batera. Jende ezagunez beteta zegoen: Juan Mari, Iñaki, Balen, Ramon…, batzuk afaltzen, besteak tragoa hartzen, baina denak pantailari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina