Etiketaren artxiboa: atsotitzak

Ausarki akometatzea da erdi garaitzea

Atzo lagun batekin hitz egiten ari nintzela —laster abiatuko baita ekimen zail batean— aipatu nion aspaldi Oihenarteri irakurritako esaera zaharra: “ausarki akometatzea da erdi garaitzea” (Atsotitzak eta neurtitzak, 92. or.). Esan nahi nion ausardiaz erasotzea dela erdi irabaztea, animoa emateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Etorkizuna, ikuskizun

Unatuta itzuli bainaiz etxera, neka-neka eginda, erabaki dut oparituko dizkizuedala beste hamar atsotitz eder, ez dut-eta beste ezer idazteko gogorik. Zuentzat. Neu nagusi ala muturrak hautsi Dakienak, badaki. Ez dakienak, baleki Lasto-su, laster-su Itsuak ikusgura, errenak ibilgura, gorrak entzungura Deus … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Hamar atsotitz gustuko

Betidanik erakarri naute esaera zaharrek, atsotitzek. Hainbeste, non garai batean, orain 30 bat urte, Eskola Politeknikoan nenbilela irakasle, Mondragoen, zerrenda luze bat bildu, eta Zakilixuten zenbait komikirekin apaindu bainituen, hark ere atsotitz piloa erabiltzen baitzituen. Orduko zerrenda hari begira, hamar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin