Etiketaren artxiboa: alberdania

Azukre xehea gatz larria

Urte berriak ekarri dit Azukre xehea gatz larria irakurtzeko plazerra, Mikel Hernandez Abaituaren azken liburua. Bertan, Hernandez Abaituak kronika sentimental bat idatzi du, 1970etik aurrerakoa, eta bertan literatura, musika eta politika jorratzen ditu. Liburua oso ondo idatzita dago, erraz irakurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Etxe hutsean

Gustura irakurri dut Etxe hutsean, Karlos Linazasoro idazlearen azken liburua. Aita eta ama hil zitzaizkion ia batera, eta bere haurtzaroko etxera joan zenean, hutsik aurkitu zuen: ez aitarik eta ez amarik; hori bai, oroimenak bor-bor. Horrek eraman du liburua sentimenduz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ekialdetik iritsi zen Enara

Gaixotzeak badu gauza onik. Nire kasuan, aukera eman dit irakurtzeko. Egun hauetan etxean egon naiz, bronkitisak jota, eta lo egiteaz gain —muxarrak bezala egin dut lo—, irakurri ere egin dut, apur bat, eta oso gustura. Irakurri dut Xabier Etxaniz Rojo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Liburu bat erabat gomendagarria

Durangon erosi nuen, eta asteburu honetan irakurri dut: Gu, nafarrok, Xabier Zabaltzaren azken liburua. (Sentitzen dut, baina Alberdania argitaletxeak oraindik ez du liburu hori erakusten bere webgunean). Gustura irakurri dut, Xabier Zabaltzak beste ikuspegi bat eman didalako Nafarroaz eta beronen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Peaceful soldadua

Orain hiru bat hilabete erosi nuen liburu hau, Peaceful soldadua, baina orain heldu diot, ezin gusturago, bikain idatzita baitago, eta halatsu euskaratua. Peaceful anaien historiak hunkitu egin nau, bai beren herriskan igarotako pasarteak nola Belgikan gertatutakoak, Lehen Mundu Gerraren erdian. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Etorkizuna

Lehendabizi, aitorpen bat: askoz ere gehiago kostatzen zait ipuinak irakurtzea eleberriak irakurtzea baino. Nire arazo bat izango da, baina halaxe da. Hori esanda, bigarren aitorpen bat: oso gustura irakurri dut Iban Zalduaren azken ipuin liburua, Etorkizuna, Alberdania argitaletxeak plazaratua. Azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina