Etiketaren artxiboa: 2011

Debagoieneko tobera

Gustura irten nintzen atzo iluntzean Debagoieneko tobera ikusita. Mondragoera egin aurretik, ez nekien nondik nora joango zen, baina emaitza ona izan zen. Eszenaratzea, egokia; elementu multimedien erabilera, aproposa; Arizmendiarrietaren agerpena, sekulakoa; aktoreen lana, ona; umorea, neurrian… Hala ere, apur bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Best wishes, Mr. Currin

Atzo goizean, Donostian ginela, Brian Currin nazioarteko bitartekariarekin egin genuen topo ustekabean. Bere taldeko beste kide batekin zegoen. Haiengana hurbildu, eta eskerrak eman ondoren egiten ari diren lanagatik, desiorik onenak opatu nizkion gaur Donostian egingo den bilerarako. Berak eskertu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Txantxibiri kalea, bai baina ez

Atzo bost urte igaro ziren Txantxibiri kaleko jaia ospatzen hasi ginenetik, eta bosgarrena ere ospatu genuen (Flickr-en dituzue argazkiak), azkenean lortu dugulako hasierako eskakizuna: gure kalea konpontzea. Bederatzi bat hilabete egin dute berau konpontzen, baina merezi izan du, oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Mendraka txakolina, Erasmus edition

Atzo mahats batze eguna izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Eguraldiak ezusteko txikia eman zigun hasi aurretik, goizeko 06:30ak inguruan euria egin baitzuen Elorrion, hamar bat minutuz. Gero baina, euri eta arazorik ez. Atzokoan laguntzaile bereziak izan genituen mahatsa batzen, lau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Eguzkitik lainopera

Lanzaroten sei egun igarota, bide hori egin genuen atzo: eguzkitik lainopera. Kanarietan, behintzat, nahiko eguzki izan dugu, eta tenperatura gozoa beti ere. Ondo etorri zaigu, han bizimodu patxadatsua egin dugu-eta. Hemengo hezetasunera, berriz, laster jarriko gara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Bilbora, itsasadarrean gora

Joan den uztailaren 15ean, ostirala, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko lankide talde batek ikasturte amaierako txangoa egin genuen Bilbo inguruan. Lehendabizi, “Euskal Herria” ontzia hartu genuen Santurtzin, eta Bilboko udaletxe pareraino joan ginen, itsasadarrean gora. Esperientzia paregabea izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Nire botoa

Bildu legeztatu zutenean, izugarri poztu nintzen, pentsatu bainuen aro berri bat ireki zitekeela Euskal Herriko politikan. Hala ere, maiatzaren 22an Aralar izan zen nire aukera. Eta ez naiz damutzen, nahiz eta ikusi Bildu eta Aralar artean 7 eta 1eko proportzioan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 8 erantzun

Partitokrazia Euskal Telebistan

Atzo iluntzean haserretu egin nintzen Euskal Telebistarekin, berau erabili bainuen batez ere udal eta foru hauteskundeen jarraipena egiteko. Eta haserretu egin nintzen politikariei eman zien protagonismo neurrigabeagatik. Atzokoan ez zen nahikoa izan gauan barrena zuzeneko konexioak egitea alderdi politikoen egoitzekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Bildu, hauteskundeetan

Azkenean, zentzua zabaldu da, eta Bildu hauteskundeetan izango dugu. Pozten naiz, ez bainengoen bat ere seguru zer gerta zitekeen. Gauzak ederto asko lerra zitezkeen alde batera, zein bestera. Gure txikian, Twitter manifestazio handi bihurtu genuen bart gauean, eta horren froga, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 erantzun

Agur, Benidorm!

Aurten ere astebete egin dugu Benidormen, igandetik igandera. Iaz gustura ibili ginen han, eta aurten, errepikatu nahi izan dugu esperientzia. Oraingoan hotel apal batean izan gara, Hotel Internacional izenekoa. Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu, prezio onean. Eragozpen bakarra, gauak: gure logelak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun