Kategoriaren artxiboa: Zinea

Bizipoza euripean

  Euskaratu berri dut “Singin’ in the Rain” film musikala. Oso pelikula ona iruditu zait, eta musikal aparta. Umorea du, ikusgarritasuna, musika zoragarria… eta oso ondo kontatzen du zine-industriaren trantsizioa zine mututik mintzatura. Numero bat azpimarratu behar izanez gero, aukeratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Beti izango dugu Paris

Casablanca filma euskaratzen ari nintzela, esaldi mitiko batekin egin dut topo bukaera aldera, Rick (Humphrey Bogart) eta Ilsa (Ingrid Bergman) elkar agurtzen ari direla, Casablancako aireportuan, Marokon. “Eta gu, zer?’ galdetzen dio Ilsak, ikusita banatu egingo direla. Eta Rickek erantzun: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Gernika, dekoratu bat

Aurrekoan Gernika filma ikusi nuen, Koldo Serraren azken lana. Sentipen gazi-gozoekin irten nintzen Arriola zinema jendez betetik, Elorrion. Sentipen gaziak gehiago zirenez gozoak baino, haiekin hasiko naiz: Gidoia eskasa iruditu zitzaidan: maitasun-triangelu bat komisario politiko errusiar bat, neska zentsore euskaldun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Inside Out, aldrebes samarra

Aitortu behar dut Pixar estudioen zalea naizela. Faktoria horretako film asko ikusi ditut, eta horietako zenbaiten azpidatziak ere euskaratu egin ditut. Ilusio horrekin, eta entzundako kritika onak zelanbait hauspotuta, aurrekoan Inside Out filma ikusi nuen, Barrukoz kanpora, euskaraz jarrita. Penaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Citizen Kane, gaurkoa eta betikoa

Aspaldi nuen Citizen Kane film mitikoaren berri, baina orain gutxi arte, ikusi barik nuen. Inoizko film onenen zerrenda gehienetan egon arren, ez nuen ikusita. Orain bizpahiru aste, ostera, erabaki nuen klasiko horren azpitituluak euskaratzea, eta horren aitzakian ikusi dut. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Argia saria Azpitituluak.com proiektuari

Atzo egun berezia izan nuen, Usurbilen izan nintzen-eta, Luistxo Fernandez lagunarekin batera, Argia saria jasotzen Azpitituluak.com proiektuarentzat. Azpitituluak.com Luistxo Fernandezen proiektu pertsonala da, orain zortzi bat urte sortua, eta bertan jasotzen joan da han eta hemen euskaratu diren azpidatziak, horietako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

The Martian

Elorrion ikusi nuen The Martian filma lehen aldiz, eta hain gustura geratu nintzen, ze liburua ere irakurtzen hasi nintzen, Andy Weir-en eleberria. Filma bera ere bigarren aldiz ikusi nuen, bertsio originalean, eta ezin gusturago orduan ere. Badaezpada esango dut, 2001: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Chaplin gogoan

Aspaldi nuen ikusi barik Charlie Chaplin aktore eta zuzendari ingelesaren pelikularik. Aurrekoan, berriz, goiko labur honekin egin nuen topo, Boxing, eta barre egin nuen gogotik, batez ere Chaplin boxeatzen ikusterakoan. Egun batzuk geroago, Bilbon nintzela, Chaplin ikusi nuen liburu-denda batean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Afflicted, film izugarria

Apirilaren 4an Afflicted filma estreinatuko da, Nahigabetuta, eta hona ekarri dut, film horren zuzendarietako bat Clif Prowse delako, orain hogeita hamaika urte Vancouverren zaindu nuen umeetako bat —bestea David zen, Clif-en anaia txikia, gaur egun Japandroids musika taldeko kidea. Clif … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Dalton Trumbo

Film bakarra zuzendu zuen Dalton Trumbo handiak, Johnny Got His Gun, baina film bikain askotan utzi zuen bere arrastoa, gidoilari moduan: Exodus, Spartacus, Papillon, Kitty Foyle, The Last Sunset, etab. Izan ere, 50. eta 60. hamarraldietan gidoilari punta-puntakoa izan zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | 2 iruzkin