Kategoriaren artxiboa: Telebista

Aniztasuna Kanadako telebistaren albistegietan

Joan den azaroa ezkero, CBC Kanadako Telebista Publikoak alde batera utzi du ingelesezko katean urteetako eredua, zeinaren arabera aurkezle bakarrak azaltzen zituen albistegiak. Harrezkero, eta Kanadaren aniztasuna bistaratu nahian, lau aurkezlek esplikatzen dituzte berriak gaueko albistegian, The National izenekoa. Argazkian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , | Erantzun

Transexualitatea gurean

Bere egunean ezin izan nuenez ikusi, atzo gauean ikusi nuen Nahieran bogarren denboraldiko Ur Handitan saioaren bigarren atala, transexualitateari eskainia. Bikaina iruditu zitzaidan, alde askotatik. Gaiaren tratamendua egokia izan zen, errespetuzkoa, morboari tarterik utzi barik. Lekuko transexualak ere bikain egon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Erantzun

Auzolan telebista-saioa, azukretuegia aukeran

Igande gauean zain jarri ginen telebistaren aurrean, ikusteko Auzolan, Euskal Telebistaren saio berria, neurri batean Herri people saioaren zenbait atalek utzitako zapore ona oroimenean. Saio bien arteko lotura agerikoena, jakina, aurkezlea da, Ibon Gaztañazpi. Oro har, gustura ikusi nuen saioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Erantzun

Last Tango in Halifax

Atzo amaitu genuen ikusten telesail honen lehen urtea: Last Tango in Halifax. Sei atal izan dira, baina erabat harrapatuta ikusi ditugu, BBCk lan itzela egin du-eta telesail honetan. Bertan gai ezohiko bat lantzen da: bi alargun edadetuen arteko maitasuna, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Erantzun

Breaking Bad forever

Bart gauean Breaking Bad telesailaren azken atala ikusi genuen, azken urteko atzena. Jarraipenik ez. Ohi bezala, etxeko txoritokian jarri ginen Bego eta biok, iMac handiaren aurrean, ikusteko telesail zoragarri baten amaiera. Eta bukaera ere halakoxea izan zen, bikaina. Azken urteotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | 2 erantzun