Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

2019ko nire abuztua, hitzez hitz

Abuztua joan berri dela, hogeita hamaika egun horietan bizi izandakoak ekarriko ditut hona, baina hiztegi bat bailitzan, hitzak alfabetoaren hurrenkeran antolatuta. Areatza. Abuztuan The New Girl nobela irakurri dut, Daniel Silva estatubatuarrarena. Espioitza horietakoa da, eta bertan Saudi Arabia, Israel, Bretainia Handia eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sesenco

Asteburu hau Soria aldean igaro dugu, Tierras Altas lurraldean, ikusi nahi genuen-eta Santa Cruz de Yanguas herritxoan abuztuaren 25era bitartean irekita dagoen erakusketa, erromatar garaiko 12 hilarriz osatua, nahiz eta bertan 44 hilarriren argazkiak eta transkripzioak erakusten diren, denak inguru haietan aurkituak, haietako zenbaitetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Mariano Ferrer gogoan

Gurean aspaldi izan genuen Mariano Ferrer zenaren berri, Herri Irratiantxirrindularitza-lasterketen berri ematen zituenetik (emozio handiz kontatzen zituen txirrindularien balentriak). Baita geroago eguerdiko albistegiak egiten hasi zenean, Jose Ramon Belokirekin Arrasaten-eta agertu zenean Bergarako alkate-taldearen bileraren berri bertatik bertara ematera, eta, geroago, “El kiosko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Saramagoren etxean

Joan den astean Lanzaroten izan ginen, Kanarietan. Aste ederra izan zen, eguraldi onarekin –zerikusirik ez hemengoarekin–, nahiz eta batzuetan haizea bizi-bizi ibili zen. Egun batean autobus publikoa hartu, eta Jose Saramago zenaren etxea bisitatzera joan ginen, Tías herrira. Harrigarria egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

2018an irakurritako liburuak

Orain hamabi urte, 2006an, kalkulu-orri bat ireki nuen Google Docs-en, eta bertan hasi nintzen idazten urte bakoitzean irakurritako liburuak. Harrezkero, bete egin dut, txintxo-txintxo, kalkulu-orriori, jakin dezadan gero noiz zer irakurri dudan, eta irakurritakoak zer inpresio utzi didan. Faroan bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak, Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Cruz Gallastegi, Bergarako zientzialari ezezagun hori

Aurten 127 urte bete dira Bergaran Cruz Gallastegi Unamuno jaio zela, zientzialari aparta eta Europan garai oso bat markatu zuena laboreen hibridazioan, alor horretan aitzindaria izan baitzen. Egia esan, orain gutxira arte ideiarik ere ez nuen nor zen Cruz Gallastegi; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Donna Strickland, Fisikako Nobel sariduna

Zaila da emakume zientzialaria izatea, baita goi mailakoa ere, eta gizarteak aitortzea lan hori behar den moduan. Galde diezaiotela, bestela, Donna Strickland fisikari kanadarrari, zeinak urriaren 2an Fisikako Nobel saria irabazi baitzuen, “laser pultsu labur eta indartsuak garatzeko teknika batengatik”, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Pablo Areso, in memoriam

Pablo Areso hil da, gure irakaslea Saturrarango seminarioan. Mende erdi luze joan da hara iritsi ginela 11 urterekin. Hala ere, Pablo Areso beti izango dut gogoan, pertsona moduan eta irakasle gisa. Saturraranera iritsi ginenean berak 33 bat urte izango zituen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Emakumeak Errebonbilloetan

2003an laurehun urteko tradizio bat egokitu zen Elorrion, Bizkaian, ordura arte gizonek bakarrik hartzen baitzuten parte soldadu moduan Errebonbilloetan, urtero urriaren lehen igandean egiten den alardean. Urte hartan lehen aldiz, bi emakume irten ziren alardean soldadu moduan: Saioa Gomez Lasagabaster … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

La Belle Époque Elorrion

Gutxik jakingo dute, jauregi barrokoen urrezko aroa atzean utzita, Elorriok Belle Époque moduko bat izan zuela XIX. mendeko azken herenean batez ere, bertan eraiki ziren bi bainuetxeen inguruan: Galartzako bainuetxea eta Beleringo bainuetxea. Igor Basterretxeak dioen moduan, XIX. mendean Elorriok … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina