Kategoriaren artxiboa: Minbizia

Talo aurpegi hura

Atzo lagun batek goiko argazkia bidali zidan whatsapp bidez, Berria egunkarian atera zuela-eta. Argazkikoa neu nintzen, baina txokatu egin ninduen, oso aldatuta aurkitu bainuen neure burua. Artean konbaleziente nengoen minbizitik eta ondorengo tratamendutik, batez ere hezur-muinaren transplantea. Hark eragin ziezadakeen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , | Erantzun

Hamahiru urte geroago

Atzoko egunez, orain hamahiru urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Urtebe eginda kimioterapiarekin, transplantea zen azken tratamentua Linfoma folikularra gainditzeko, horixe aurkitu baitzidaten urtebete lehenago, irailaren 11n. Zorte itzela izan nuen, zeren etxean bertan aurkitu bainuen emalea hezur-muninaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Minbizia desmitifikatzen

Bere azken liburuan, Zu, Anjel Lertxundi aurrez aurre mintzatzen zaio minbiziari, hikaz, ahalik eta tratamendu baxuena emanda, apurtu nahi du-eta minbizi hitzari urteen poderioz eman zaion aura beldurgarria. “Hi eta ni, aurrez aurre. Nire begiokin ikusi nahi haut hire gorotzetan”. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Galdakaoko Ospitaleko kafetegian, izoztuta

Beti izan dut gogoko Galdakaoko Ospitaleko kafetegia, niretzat erritual modukoa bihurtu baita, kontrola-edo dudan bakoitzean, bertan kafesne bat hartzea, kruasan batekin lagunduta. Egia esatera baina, aldi batzuetan gogokoagoa izan dut, beste batzuetan baino. Kafetegian erretzen zenean. Orduan ez nuen hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Erantzun

Amarauna irratsaioan

Joan den ostiralean Bilbon izan nintzen, EITBren egoitzan, bertan grabatu behar genuen-eta elkarrizketa bat Amarauna irratsaiorako, igandean ematekoa. Arantxa Arza saioaren gidaria eta beste hiru gonbidatu Donostian zeuden: Ane Areizaga, Maddi Castro eta Ainhoa Lodoso. Bilbon, berriz, bi lagun: Susana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Erantzun

Diada eguna ere bazen

Eguerdian gertatu da. Irakurtzen ari nintzen Diada egunari buruzko artikulu bat, eta telefonoak jo du. Bego izan da, emaztea. Ea dakidan gaur zer egun den. Ideiarik ere ez. Orain hamabi urte baino hobeto zauden seinale. Eta orduan konturatu naiz. Gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Carlos, hamaika urte geroago

Atzo ospitale eguna izan nuen Galdakaon, bertan hitzordu bikoitza izan nuen-eta, Oftalmologia eta Hematologia sailetan. Eta ospitalean nengoela, topo egin nuen aspaldiko lagun batekin, Carlos Atutxa dimarra, orain hamaika urte Ramon Ugalde zena eta nirekin batera Valdecillako ospitalean izandakoa hezur-muinaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Bizitza, etenda

The New York Times egunkariak blog interesgarri bat dauka, Life Interrupted, eta bertan 20 urteko neska batek, Suleika Jaouad, idazten du bere minbiziaz, Suleikak leuzemia izan baitu, eta hezur muinaren transplantea behar izan zuen minbizia gainditzeko. Suleikaren bloga oso pertsonala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Erantzun

Concha García Campoy

Atzo gauean, ohean ginela, Uxue Barkosen liburua altzoan utzi —egun hauetan Bego emaztea horixe irakurtzen ari baita, Contra viento y marea—, eta galdetu zidan: “badakizu zelan dagoen Concha García Campoy?”. Azkenengoz entzun genuen berriz gaixotu zela, baina harrezkero, gehiagorik ez. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Erantzun