Kategoriaren artxiboa: Lagunak

Santa Susannako H(asier)

Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen heriotzak urruti harrapatu ninduen, Benidormen, hantxe igaro ditugu-eta bederatzi egun, eguzkitan. Albistea jakin nuenean erabaki nuen, txio bat salbu, ez nuela ezer idatziko etxera itzuli arte. Izan ere kanpoan nagoenean gero eta gehiago kostatzen baitzait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Pilitxu joan zaigu

Atzoko egunak ezusteko mingarria ekarri zigun. “Pili Otxoa hil da”, esan zigun telefonoz bestaldeko ahotsak. Gure Pilitxu. Maitasunaren eta pozaren estandarra, joanda. Gogora etorri zitzaizkidan, gaixorik nengoela, zelako besarkadak ematen zizkidan. Gogora, halaber, aspaldi luzean Kataluniara talde zabalean egindako txangoa: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Erantzun

Idoia Larrañaga, Donejakue bidean

Urtebete eta erdi pasatxo tratamenduan ibili ondoren bularreko minbiziari aurre egiteko, indartsu sentitu zenean, Idoia Larrañaga elorriarrak erabaki zuen Donejakue bidea egingo zuela, bakarrik joanda. Esan eta egin. Hilabetez-edo prestaketak eginda, ekainaren 18an abiatu zen Orreagatik. Dagoeneko astebete egin du, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzun

Jaizale

Orain astebete ezagutu ere ez nuen egiten Jaizale taberna, Arrasaten. Banekien orain dela ez asko euskaltzale talde batek hartu zuela, baina ez gehiago. Joan den astean, berriz, Jesus Garmendia lagunak eraman ninduen hara, eta bertan izan ginen ordubete luze, kontu-kontari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Seminarioan berriro, mende erdi igarota

Joan den larunbatean Donostian izan nintzen, bertan bazkaria izan genuen-eta, duela 50 urte Saturrarango seminarioan hasi ginen abadegaiok. Gutxi batzuk salbu, gehienak aspaldi ikusi barik nituen, banaka batzuk 45 urte bai. Donostiako seminarioan egin genuen hitzordua, eta bertan elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Albaola Itsas Kultur Faktorian

Atzokoa egun gogoangarria izan zen guretzat, izarrak alde lerratzen diren horietakoa. Arratsaldean, lagun talde bat Pasaian elkartu ginen, asmoa genuen-eta Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko. Bertan Xabi Agotek hartu gintuen, proiektu buruak, eta, ia hiru orduz, azaldu zigun zer den … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzun

Josebarekin paseatzen

Paseoak eta paseoak egoten dira. Atzokoa berezia izan zen. Arratsaldean Joseba Knorr lagunaren etxera joan nintzen, gure tabernari kutuna, hilabete pasa oso gaixorik egin ondoren, lehendabiziko aldiz irtetekoa zen-eta kalera, ikusteko zelan moldatzen zen asfaltoan. Lirain eta kolore onarekin aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Erantzun

Gustavo aurkitu dugu

Orain zortzi urte, saiatu nintzen Gustavo aurkitzen, mutil argentinar bat 1985ean Israelen ezagutu genuena. Orduko ahalegin arrakasta gabearen berri Faroan bertan kontatu nuen. Joan den igandean, ostera, berriro saiatu nintzen Googlen. Hasieran, ezer ez. Baina gero emaitza batek eraman ninduen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzun