Kategoriaren artxiboa: Kirola

Dopina eliteko kirolean

Mark Daly kirolari eta kazetari eskoziarrak eta BBC telebistak dokumental bat egin dute dopinaren erabileraz eliteko atletismoan, eta lan horrek hautsak harrotu ditu bazterretan. Horra zergatik: Zalantzan jarri ditu Allan Wells esprinter britainiar jainkotuaren lorpenak, tartean urrezko domina 100 metroetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Emakumeen futbol ikusgarria

Egun hauetan bi txapelketa handi jokatzen ari dira futbolari dagokionez. Gizonezkoetan, Amerika kopa. Emakumezkoetan, berriz, Munduko Txapelketa. Azken hau arreta oso gutxi jasotzen ari da hemengo hedabideetan. Tamalgarria, zeren neskek oso ondo jokatzen baitute. Finala AEBek eta Japoniak jokatuko dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Seguruak al dira belar artifizialeko futbol zelaiak?

Joan den ostegunean, urriak 9, NBC News telebistak erreportaje labur bat argitaratu zuen izen honekin: “Zenbateraino da segurua soropil artifiziala zure haurraren kirol instalazioetan?”. Gaiak izan dezakeenez eragina gure artean —hemen gero eta herri gehiagok erabiltzen baitute belar artifiziala beren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Probintziakeriak futbolean

Larunbatean jakin nuen Errealak entrenatzaile berria duela, Jagoba Arrasate. Ez nuenez ezagutzen —eta nire jaioterriaren izena ere badaramanez—, arretaz entzun nuen haren prentsaurrekoa, hura apur bat hobeto ezagutze aldera. Dena normal zihoan, harik eta, kazetari baten galderari erantzunez, entrenatzaileari entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Dopina estatu arazoa denean

Espainiak ez du inolako asmorik, antza, dopina erauzteko kiroletik. Atzo izan genuen beste froga bat, azkena, Puerto auziaren epaian. Berau bi izenburutan laburbil daiteke, gaurko Berriak ondo dakarren moduan: 1. ‘Puerto auziko’ epaileak urtebeteko zigorra jarri dio Eufemiano Fuentesei, lau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Zirkuak aurrera segitzen du

Twitter bidez iritsi nintzen atzo Garmin enpresaren bideo ikusgarri honetara. Bertan, mezua oso garbia da: teknologiak —Garminen teknologiak, zehatzago— hobeak egiten ditu txirrindulariak. Une batzuetan ematen zuen Matrix ikusten ari nintzela, gurpil gainean. Bi xehetasunek baina, gogorarazi didate txirrindularitzaren alde … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin