Kategoriaren artxiboa: Idazkuntza

Distrakzio barik idazteko

Egun hauetan aurkitu dut talde bat, berezia oso. Idazlez eta kazetariz osatua da. Eta berezia da, muturreraino eraman nahi dutelako euren helburua: idaztea, bat ere distrakzio barik. Ez dute nahi Internetik edo ordenagailu askok eskaintzen duten bestelako arreta-zurrupatzailerik, hala nola, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Primerako teklatua iPaderako

Egia esan, orain arte oso gutxi erabili dut iPada idazteko. Erosi nuenean Ulysses aplikazioa Macintosherako, orduan ere erosi nuen aplikazio bera iPaderako. Ordenagailuan dezente erabili dut, baina iPadean, oso-oso gutxi. Eta arrazoietako bat uste dut izan dela teklatu falta: luze … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Idazteko tresnak, nonahi

Behin baino gehiagotan esan dut oso pozik nabilela Ulysses aplikazioarekin. Berau erabili nuen Jon Salaberri liburua idatzi eta argitaratzeko, eta berau erabiltzen dut nire blogeko mezuak idazteko. Hala ere, banuen baina bat: Ulysses bakarrik dabil MacOS eta iOS ingurunetan, alegia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ulysses, idazteko

Gaur egun Ulysses aplikazioa erabiltzen dut idazteko. Jon Salaberri liburua berau erabilita idatzi nuen. Nire blogeko artikuluak ere hortxe idazten ditut. Baita Azpitituluak.com webgunean idazten ditudan laburpen motzak ere, film baten azpidatziak euskaratzen dudan bakoitzean. Batez ere iMac ordenagailuan idazten dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Bizenta Mogelen arrastoan

Vimeon nenbilela arakatzen, tupust egin dut Oizmendi telebistaren erreportaje honekin, eta bertan Yolanda Arrieta idazlea agertzen da, bere azken liburua aurkezten, Argiaren alaba. Liluratu egin nau bideoak, Yolandaren naturaltasunagatik, irudiengatik eta Bizenta Mogel aspaldiko idazlearen bizitzagatik, liburuak hori kontatzen du-eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Markdown hizkuntza ikasten

Egun hauetan hizkuntza berri bat ikasten ari naiz, Markdown, gero eta gehiago erabiltzen baita idazkuntzan. Ikasten hasi bezain laster, ordea, konturatu naiz orain hamalau urte hasi nintzela hizkuntza horren antzekoa erabiltzen, jakin barik oso ondo zer zen, orduan markatze-sistema hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Coffitivity, berbaro emankorra

Imajina dezagun Ramon Saizarbitoria Friburgon, Suitzan, kafetxe batean idazten Egunero hasten delako eleberriaren zenbait pasarte, kafetxeko elkarrizketari dagozkionak hain zuzen. Zaila irudikatzeko? Diotenez, urte dezente lehenago, Triesten zegoela, Italian, James Joycek ere kafetxe batean idatzi zituen Ulysses nobelaren hainbat zati. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Pressbooks, tresna bikaina autoediziorako

Joan den astean ezusteko ezin atseginagoa hartu nuen Iker Merchán lagunaren doktore tesia gainbegiratzen ari nintzela, bertan konturatu bainintzen tesia idatzita zegoela Pressbooks erabilita, eta software horrek aukera ematen duela nork bere liburua sortzeko, bai formatu digitalean eta baita paperean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin