Kategoriaren artxiboa: heriotza

Suizidioaz

Gizon batek bere buruaz beste egin du. Zure adina du. Ez dakizu zerk eraman duen suizidiora. Berriak erasan egin zaitu, baina ez Saturraranen zeundela gertatu izan balitz bezala. Orduan Elizak erakusten zizuen suizidak infernura joaten zirela zuzenean, eta Elizak berak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Gertukoen gorpu galduak berreskuratu beharraz

Otsailaren 15ean jakin zenetik Villa de Pitanxo arrainontzia hondoratu zela Ternuatik 460 km. ingurura, nazioarteko uretan, albistegi gehienetan izan dugu berri txarra. Badakigu eskifaiatik hiru bakarrik irten direla bizirik, bederatzi hil direla, eta hamabi galduta daudela gaur egun. Egun hauetan atentzioa eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Juanito Leibar, in memoriam

Atzo iluntzean, ohera joan aurretik whatsapp-mezu bat ikusi nuen nire mobilean, anaiak bidalita: “Juanito Leibar hil da gaur gauean”. Azkenengoz orain zortzi urte ikusi nuen, Bilbon, biok begietatik operatu gintuztenean kataratak kentzeko. Orduan ere baikor eta sinpatiko agurtu ninduen. Adinean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aurretiazko borondateen agiria bete dut

Hil aurretik larri gaixotzen banaiz, eta une horretan ez banaiz gauza adierazteko zer nahi dudan… Zelan tratatu behar naute medikuek? Tratamendu horiek zelan eragingo dute nire bizi kalitatean, eta noraino luzatuko dute nire bizia? Hori guztia argitzeko, Aurretiazko Borondateen Agiria (ABA) bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak | 4 iruzkin

Onsa hiltzeko bideak, gaur

Urteetan, eta are mendeetan, euskaraz bezala beste hizkuntzetan ere bai, Eliza katolikoak erakutsi nahi izan digu zein inportantea den ondo hiltzea, beti ere kristauen arima salbatze aldera. Joan den larunbatean, ostera, Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak deituta, Arantzazun elkartu ziren ehundik gorako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Heriotzaz, garbi

Oso gustura irakurri dut aste honetan Argia astekariko elkarrizketariko bat, Unai Brea kazetariak Iñaki Olaizola adituari egindakoa heriotzaren inguruan. Hitz zuhurrak eta zentzuz beterikoak esan ditu ingeniari ohi donostiarrak: Mendekotasuna. Gaur egun zaharraren zaharrez hiltzen gara normalean. Eta, normalean, gaixotasun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Jon Salaberri, 20 urte geroago

Gaurko egunez, maiatzaren 10a, orain hogei urte, Jon Salaberri hil zen, HIESaren kontrako aktibista mondragoetarra. Egun hartan Nayim izeneko futbol jokalari batek gol ikusgarria egin zuen Errekopako final batean, eta hari esker Zaragozak partida irabazi Arsenal ahaltsuari. Hurrengo egunean, Mariano … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Literatura-irakasle hura

Joan den asteburuan jakin nuen Joaquin Forradellas hil dela, 70. hamarkada hasieran gure Literatura irakaslea izan zena Peñaflorida institutuan, Donostian. Eta pena hartu nuen, estimu handian nuelako. Garai hartan gu Donostiako seminarioan bizi ginen, baina apaizgaitegiko arduradunek Peñaflorida institutura bidali … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Heriotzari begira

Atzo iluntzean Aulki hutsak dokumentala ikusi nuen. Eta pozik irten nintzen, ikusita egileak zelan erabili duen heriotzaren gaia: sentiberatasun handiz eta itzulinguru barik. Gustura halaber, dokumentalean hainbat jende ezagun ikusi nuelako, zintzo azaltzen beraien esperientzia. Gura barik, gogora etorri zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Azken baltsa Evarentzat

Joan egin zaigu Eva Agirre, baina atzo ezusteko oparia utzi zigun bere hiletetara joan ginenoi. Hileta elizkizunaren ostean, haren hilkutxa Elorrioko elizaren ate nagusiko eskailera buruan zegoela, Evaren Elorrioko dantzakideak balts bat dantzatzen hasi ziren, euskal herri musikan oinarritua. Binaka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , , | 6 iruzkin