Kategoriaren artxiboa: Familia

70 urte. Horietatik 20, opari

Atzo 70 urte bete nituen. Bezperan, izeko Baldomerarekin hitz egiten (berak 102 ditu), galdetu zidan zenbat egingo nituen, eta harritu egin zen: “Ez da izango! Oraindik gogoan zaitut umetan eskaileretan gora Uritte baserrian, eta ezin dut sinetsi ume hark 70 urte bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Ramon anaia gogoan

Gaurko egunez hil zitzaigun, orain urtebete, Ramon anaia. Ia bi hilabete lehenago, abuztuaren 2an, glioblastoma bat antzeman zioten buruan, bi urte lehenago Begoña arreba hil zuen gaitz bera. Ramonek 71 urte zituen hil zenean. Harrezkero, askotan sentitu izan dut haren falta, besterik ez bada … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mendizabaldarrak Untzillan

Joan den larunbatean gure amaren aldeko familiak hitzordua zuen Untzillako elkartean, ospatu nahi genuen-eta izeko Baldomerak 102 urte bete zituela eta haren ahizpa Tomasa ere gurekin izango zela, Juana beste ahizparekin batera. Untzilla Aramaioko auzoa bada ere, Araba beraz, guretzat dena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Bost une Ramon anaiarekin

Astebete joan da Ramon anaia hil zenetik. Oraingoan harekin bizi izandako bost une ekarriko ditut blogera: Aldizkaritxo sepia kolorekoak. Ez dakit nondik jiratzen zituen —seguruenik auzokoen artean egiten genituen komiki-trukeetan edo kirol-aldizkari batetik, ez dakit—, baina mutiko garaian noiz edo behin Ramonek ekartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ramon Aranzabal: dolu-egunak

Glioblastomak bigarren biktima eragin du gure familian. 2019ko abuztuaren 2an, Begoña arreba zaharrena eraman zuen, gure familiako iparrizarra. Hogeita sei hilabete geroago ia, Ramon anaia kendu digu, familiako artista eta poza. Zer da baina, ditxosozko glioblastoma? Garuneko tumore gaizto bat. Espezialistek diotenez, nerbio-sistema … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | 4 iruzkin

Nire etxeak

Adinean aurrera noala, une batez atzera begiratu dut, jakiteko nire bizialdian zenbat etxetan bizi izan naizen. Aintzat hartu barik ikasle garaian eta erbestean egin nituen urteak, sei etxe ditut gogoan: Jaiotetxea, Arrasaten Mondragoen jaio nintzen, 1952ko azaroaren 8an, gerora Gipuzkoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia, Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Igande hura Anoetan, orain 25 urte

Aspaldi agindua nien ilobei Anoetara eramango nituela Real-Athletic ikustera, eta, bide batez, futbol-zelai berria ikustera. Hortaz, 1995eko maiatzaren 28an, bazkalostean, autoan sartu nituen lau ilobak —Asier, Ane, Mikel eta Jon—, eta Donostiara egin genuen, kriskitinak baino poziago. Lehen hirurak, durangarrak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , | 2 iruzkin

Erromes katodiko, Gaztelugatxen

Larunbatean ezusteko bidaia proposatu genion Bego emazteari, urteak egin zituen-eta. Bolantean jarri zenean jakinarazi genion lehen helmuga: Mungia. Hara helduta, xuxurlatu genion bigarrena Bakio zela. Hirugarrena, berriz (eta azkena), Gaztelugatxe. Hara iritsita, lehen ustekabea izan zen han zebilen jende kopurua, erromesaldi erraldoia. Ertzaintzaren baimenarekin, errepide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Begoña hil da, gure arreba zaharrena

Gure familiako iparizarra hil da, Begoña, gure arreba zaharrena. 72 urterekin joan zaigu, buruko tumor batek eramanda. Ez da izan derrepenteko kontua, orain 22 hilabete gaixotu baitzen, AEBetatik bueltatu ondoren, han semea bisitatzetik. Medikuek esan zioten 15 bat hilabete geratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , | 7 iruzkin

Etxe berrian

Maiatzaren hasieran etxe berrira aldatu ginen, hemen Elorrion, eta esan liteke aldaketak ondorio eskasak izan dituela Farorako, harrezkero ia ez dut-eta ezer idatzi blog honetan. Orain arte. Lehengo etxea ona zen, teilatupe eder batekin bigarren solairu batean, txoritoki eta guzti, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , | 2 iruzkin