Kategoriaren artxiboa: Bidaiak

Eivissan, Sant Jordi gogoan

Aste honetan lau egun igaro ditugu Balear Uharteetan, zehatzago esanda, Eivissan, beronen hiriburuan, egun batez kuku bat eginda Formentera uharteari. Argiz betetako egunak izan dira, Mediterraneoak oparitzen dituen horietakoak. Salbu aireporturako joan-etorriak eta ferryz egin beharreko bidaia, oinez ibili gara nonahi, eta horrek aukera eman digu bazterrak hobeto … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bernardette superstar

Joan den igandean Lurdan sartu bezain laster (frantsesez Lourdes), begi-bistan geratu zitzaigun Bernardette zela hango izarretako bat —bestea zen bertako Ama Birjina, zeina milaka eta milaka iruditan agertzen baitzen nonahi. Bernardette Soubirous errotari baten alaba bat zen, eta elezaharrak dioenez, 14 urte zituela, inguru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Asteburua Frantzian

Joan den asteburuan Tarben izan ginen, Frantzian, aprobetxatuta bertan Hanburgoko balletak dantzatu behar zuela. Hartara Marià Huguet dantzari gaztea ikusiko genuen, gure lagun katalan batzuen semea. Herri polita da Tarbe, bertan lasai ibil daiteke. Eta inguru ederrak ditu, berde-berdeak. Eta atzean, beti, Pirinioak. Hori dela-eta, behin baino gehiagotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Seigarren olatuan, Shackleton-nen konpainian

Ni bezalako transplantatu erretiratu batek ezinbestekoak ditu ariketa fisikoa, abentura eta entretenimendua, zoratu nahi ez badu pandemia bateko seigarren olatutik onik irteteko ahaleginean. Transplantatua izateak esan nahi du arrisku-taldekoa izatea, eta adin bateko transplantatuok bakar-bakarrik geratu gara gure agintariek izendatutako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak, Pandemia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Milanen bisitan

Hiru egun oso egin ditugu Milan hirian, Lombardian. Beste bi egun, berriz, joan-etorrietan. Zorte handia izan dugu eguraldiarekin, egun batean bakarrik izan dugu-eta euria. Guretzat hauek izan dira puntu azpimarragarriak bidaia honetan: Covid zaintza. Milango aireportuan inork ez zigun kasu handirik egin horren inguruan. Hirian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tenerife, Humboldt eta Darwin

Turista moduan ere, gustatzen zait irakurtzea bisitatzen ari naizen lekuez. Horretarako, Internet erabiltzen dut, eta baita lekuan lekuko liburu-dendak ere. Horrela jokatuta, zenbaitetan ezusteko ederrak hartzen ditut, oraingoan bezala. Iaz, Gomera uhartean genbiltzala, eta txundituta bertako naturaren oparotasunaz, galdetu nion neure buruari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gomeratik bueltan

Itzuli berri gara Gomera uhartetik, berau Kanarietako uharterik txikienetako bat. Bertan dozena bat egun igaro ditugu, oso pozik. Hasierako egunetan eguraldi freskoa eta euritsua izan genuen (itsas bazterrean 18-19 gradu, eta Garajonay parke naturalean 5-9, hor nonbait), eta aprobetxatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Udazken zoragarria

Larunbatean, autoa hartu eta Baigorrira egin genuen, Nafarroa Beherera. Gaua hantxe igaro, eta igande goiza ere paraje haietan ibili ginen, aho zabalik, udazkenaren ederrak liluratuta. Erreka bazterretan, mahastietan, inguruko muinoetan, nonahi begiztatu genuen kolore-sinfonia loriotsua, aurtengo udazkenaren opari. Bi egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Kanadatik bueltan

Aprobetxatuta Miren alaba Toronton dagoela, Kanadan, Bego emazteak eta biok hiru aste egin ditugu paraje haietan. Aldi horretan lagun batzuen etxean izan gara, Toronton, Mirenen fakultatetik eta etxetik nahiko hurbil. Horrek aukera eman digu Mirenekin elkartzeko, eta, harekin batera, Centennial … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak, Geografia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Toscana bisitatzen

Joan den astean Toscanan izan nintzen, Italian. Beste bost lagunekin batera, Bilbotik abiatu nintzen Florentziara bidean, Munich-etik igarota. Seietatik, Bego eta biok ginen bakarrak aurretik han izan bakoak. Baina Jabier genuen gure artean, historia eta arte zalea, eta berak gidatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina