Egilearen artxiboa: Joxe Aranzabal

Olinpo infernutarra

Ulisesek 13 urte ditu, eta Barçak fitxatu duenez, La Masia izeneko egoitzan sartuko da. Bertan egia bihurtu nahiko du bere ametsa: saskibaloiko jokalari profesional izatea. Baina lehen egunetik, kirolarien olinpo amestua (pentsa ezazue egoitza horretan izan zirela Messi,Iniesta, Gavi, Ansu Fati eta beste kirolari ezagun asko), bada olinpo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Suizidioaz

Gizon batek bere buruaz beste egin du. Zure adina du. Ez dakizu zerk eraman duen suizidiora. Berriak erasan egin zaitu, baina ez Saturraranen zeundela gertatu izan balitz bezala. Orduan Elizak erakusten zizuen suizidak infernura joaten zirela zuzenean, eta Elizak berak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Eivissan, Sant Jordi gogoan

Aste honetan lau egun igaro ditugu Balear Uharteetan, zehatzago esanda, Eivissan, beronen hiriburuan, egun batez kuku bat eginda Formentera uharteari. Argiz betetako egunak izan dira, Mediterraneoak oparitzen dituen horietakoak. Salbu aireporturako joan-etorriak eta ferryz egin beharreko bidaia, oinez ibili gara nonahi, eta horrek aukera eman digu bazterrak hobeto … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Iruzur handi baten historia

Aste hau “Theranos astea” izan da gurean, serie bat eta dokumental bat tarteko, jakin baitugu zer gertatu zen konpainia teknologiko harekin, Amerikako Estatu Batuetako osasun-sistema aldatu behar zuena. Aurretik irakurrita nuenez Elizabeth Holmes izan zitekeela Silicon Valleyko hurrengo enpresari miresgarria, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Eugenio Otsoak ezkondu gintuenekoa

1995eko uztailaren 13a zen. Arratsaldean hitzordua genuen Leintz-Gatzagako udaletxean, bertan ezkonduko gintuen-eta Eugenio Otsoak, bera baitzen orduan hango alkate. Bi bikote ginen zibiletik ezkontzekoak: Fatima arreba eta Mikel alde batetik, eta Bego eta biok bestetik. Lehendabizi Bego eta biok iritsi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musakola: bizitza eraikitzen gerraostean

Aurrekoan Juan Bautista anaiak lotura bat bidali zidan, Josemari Velez de Mendizabalen blogera bidali ninduena, hitz hauekin: “Gogoratzen hauekin?”. Gu jaiotako etxeetako etxe-jabeak ziren, denak Unión Cerrajera enpresako langileak. Gure aita ez zegoen argazkian, artean aita eta ama auzo bereko beste etxe batean bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Drogak despenalizatu, proba moduan

Ikusita Columbia Britainiarrean egunero zazpi bat pertsona hiltzen direla gaindosiak jota, droga kutsatuen gaindosiaz, Kanadako gobernuak erabaki du probintzia hartan estrategia aldatzea, proba moduan. Bihartik hasita, bada, otsailaren 1ean, Columbia Britainiarra bihurtuko da Kanadako lehen probintzia despenalizatuko dituena erabilera pertsonalerako legez kanpoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Asteburua, kafe baten bueltan

Tetuan taberna erdi hutsik dago Juanito eta Ebaristo sartu di- renean, goizeko hamarrak jo aurretik. Erretiratu zirenetik, as- telehen gehienetan kafe bat hartzen dute batera, elkarren arte- ko lotura ez galtze aldera. Kortatua eta kafesnea iritsi bezain laster, hasi dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Jotxo Larrañaga gogoan

Atzo iluntzean lagun handi bat galdu nuen: Jotxo Larrañaga, azkoitiarra bera, Oñatin bizi zena. Joan den hilean transplante bat egin zioten Donostian, baina ezin izan du gainditu. 1963an ezagutu genuen elkar Saturrarango seminarioan, biok 11 urte genituela. Zazpi urtez elkarrekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Emakume aborigena, beltza, ama eta politikaria

Australiatik iritsi zaigu aurten ikusi ditugun serietan onenetako bat: Total Control.Bertan protagonista nagusia emakume aborigen bat da, beltza eta mutiko baten guraso bakarra. Berak gura barik, Alex Irving emakumea (horrela deitzen baita gure protagonista) albiste da Australiako telebista guztietan, eta jendearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina