Egilearen artxiboa: Joxe Aranzabal

Dantzaria ez zen dantzari hura

Singin’ in the Rain filmean dantzek eta kantuek garrantzi handia dute, zerbaitengatik aditu askok diote berau dela inoizko film musikalik onenetakoa. Hala ere, aktore nagusien artean, bazegoen bat, Debbie Reynolds, ez zetorrena dantzatik, aurretik gimnasta izan baitzen. Hori zela-eta, neskak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Erantzun

Bizipoza euripean

  Euskaratu berri dut “Singin’ in the Rain” film musikala. Oso pelikula ona iruditu zait, eta musikal aparta. Umorea du, ikusgarritasuna, musika zoragarria… eta oso ondo kontatzen du zine-industriaren trantsizioa zine mututik mintzatura. Numero bat azpimarratu behar izanez gero, aukeratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | Erantzun

Bengoetxea eta aurkarien pilota ustez biziegiak

Atzo final ederra ikusi genuen, emozioz betea, eta bertan Oinatz Bengoetxea nagusitu zen, jabato bat moduan borrokatuta. Merezitako txapela eraman zuen, eta partida amaitutakoan pozik egoteko motiboak zituen. Zorionak, beraz, txapeldun berriari. Hala ere, bada kontu bat gustatzen ez zaidana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Erantzun

Kanadak oinarrizko errenta probatuko du

Datorren maiatzean hasita, eta hiru urtez, Ontarioko gobernuak 150 milioi dolar jarriko ditu, probatzeko ea oinarrizko errentak balio duen pobrezia desagerrarazteko. Esperimentua hiru hiritan egingo da, Ontarioko probintzian bertan: Thunder Bay, Hamilton eta Lindsay. Hiru komunitate horietan 4.000 lagun aukeratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ekonomia | Etiketak , , , | Erantzun

Eguzkitan irakurritakoak

Ni ere harrituta etxeratu naiz, ikusita Benidormen egindako bederatzi egunetan lau liburu irakurri ditudala. Etxean ezin aldendu ordenagailutik, eta oporretan, aldiz, hurbildu ere ez ordenagailura. Irakurraldi luze horietan badute zerikusia autobusean egiten ditugun orduek: 10 joateko, eta beste horrenbeste bueltatzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , | Erantzun

Santa Susannako H(asier)

Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen heriotzak urruti harrapatu ninduen, Benidormen, hantxe igaro ditugu-eta bederatzi egun, eguzkitan. Albistea jakin nuenean erabaki nuen, txio bat salbu, ez nuela ezer idatziko etxera itzuli arte. Izan ere kanpoan nagoenean gero eta gehiago kostatzen baitzait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Amaia

Aurreko batean, gazte bat hurbildu zitzaidan, eta esan zidan: “Ikusi dut Kubo, zuk euskaratuta. Oso ondo, baina bukaeran akats txiki bat egin duzu. ‘Amaiera’ ipini barik, ‘Amaia’ ipini duzu”. Esplikatu nion nik ere ikusi nuenean lehen filma euskaraz —aspaldi luzean—, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | Erantzun

Zergatik aupatu duten Trump

Askotan pentsatu izan dut zelan demontre iritsi den Donald Trump bezalako pertsona harro, ezjakina eta nazkagarria AEBetako presidente izatera. Dudarik ez, jende askok eman diolako botoa, estatubatuar gehienak ez izan arren. Eta zerk bultzatu ditu gizaki horiek halako demagogo bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , | Erantzun

Japandroids taldearen 3. diskoa

Japandroids rock-punk taldea itzuli egin da. Joan den astean kaleratu zuten hirugarren diskoa, “Near To The Wild Heart Of Life”, beste diskoetxe batekin (Anti-), eta denbora gehiago eginda bai abestiak idazten eta baita berauek grabatzen. Hala ere, taldearen ezaugarri nagusiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Beti izango dugu Paris

Casablanca filma euskaratzen ari nintzela, esaldi mitiko batekin egin dut topo bukaera aldera, Rick (Humphrey Bogart) eta Ilsa (Ingrid Bergman) elkar agurtzen ari direla, Casablancako aireportuan, Marokon. “Eta gu, zer?’ galdetzen dio Ilsak, ikusita banatu egingo direla. Eta Rickek erantzun: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Erantzun