Chrome-tik Firefox-era pasatu naiz

Azken urte hauetan Chrome izan da nire besterik ezeko nabigatzailea. Egia esan, pozik ibili naiz Chromekin, baina uste dut ordua iritsi dela hor ere dibertsifikatzen hasteko. Albiste honek, zeinak jakinarazten baitu Googlek saboteatu egiten dituela beste nabigatzaile batzuk Chromen alde, bultzatu nau Firefox aukeratzera nire nabigatzaile nagusitzat.

Hori lortzeko, pauso hauek eman ditut:

  1. Begiratu dut Youtuben, ea modurik dagoen Chromen neuzkan laster-markak Firefoxera inportatzeko. Firefoxek modu dotorean egiten du hori. Hortaz, ekarri egin ditut Firefoxera Chromen neuzkan laster-markak.
  2. Ezabatu egin ditut Firefoxen aurretik neuzkan laster-markak, aspaldikoak ziren-eta.
  3. Antolatu ditut Firefoxen laster-marken tresna-barran Chrometik ekarritako laster-markak, han neuzkan bezala.
  4. Ikasi dut Youtuben zelan egin Firefox ireki behar dudan aldiro, bost fitxa ireki diezazkidan. Chromen ere, horrela neukan. Hori modu diferentean egiten du (Homepagen nik aukeratutako bost URLak jarraian jarrita, euren artean I marra bertikala jarrita), baina hori ere dotore egiten du Firefoxek.
  5. Hautatu dut Firefox izatea nire nabigatzaile lehenetsia.
Kategoria: Internet Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude