Onsa hiltzeko bideak, gaur

Osasuna Euskalduntzeko Erakundearen XXVIII. Osasun Biltzarrean. Argazkia: Goiena

Urteetan, eta are mendeetan, euskaraz bezala beste hizkuntzetan ere bai, Eliza katolikoak erakutsi nahi izan digu zein inportantea den ondo hiltzea, beti ere kristauen arima salbatze aldera.

Joan den larunbatean, ostera, Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak deituta, Arantzazun elkartu ziren ehundik gorako mediku eta osasun arloko profesionalek beste ikuspegi bat landu zuten heriotzaren inguruan, askoz lurtarragoa.

Bioetika. Zainketa aringarriak izenburupean, Iñigo Suberbiola zainketa aringarrietako medikua, Patxi Izagirre psikologoa eta Koldo Martinez mediku intentsibista zentratu ziren aztertzen gaur egun zer esan nahi duen ondo hiltzeak medikuntzaren, etikaren, komunikazioaren eta psikologiaren ikuspegietatik.

Izugarri poztu nintzen, ikusita osasuneko profesional euskaldunak gai horien inguruan hitz egiten eta esperientziak partekatzen, adin bat dugunok laster iritsiko baikara gure bizitzaren amaierara. Eta ordua iristen denean, nahiago dut nik neuk, nire ingurukoek eta inguruan izango ditudan mediku eta profesionalek gai horiek ondo landuta izatea. Arantzazun ikusi nuenagatik, esango nuke bide onean goazela.

Kategoria: heriotza Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude