Facebook, Cambridge Analytica eta nire datuak

Kezkatuta baldin bazaude Facebook-ek partekatu ote dituen zure datuak Cambridge Analytica enpresarekin, orain aukera duzu jakiteko horrela den edo ez. Horretarako pauso hauek eman behar dituzu:

  1. Joan Facebookera.
  2. Sartu bertan zure izenarekin, alegia egin Sign In.
  3. Idatzi zure nabigatzailearen URLan: www.facebook/help eta sakatu enter.
  4. Facebooken bertan, idatzi bilatzailean, lupan: Cambridge Analytica.
  5. Klik egin aukera honetan: “How can I tell if my info was shared with Cambridge Analytica?”
  6. Emaitza koadro batean agertuko zaizu, goiko nirea bezalakoa.

Neuk ere egin dut aproba, eta Facebookek esan dit “nire Facebookeko informazioa ez dela partekatu Cambridge Analytics-ekin, ‘This is Your Digital Life’ aplikazioaren bidez”.

Hortaz, hori badakit. Aitzitik, ideiarik ere ez dut beste norekin partekatu duen nire informazioa, horixe baita Facebooken negozio-modeloa.

Kategoria: Internet Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude