Talo aurpegi hura

Atzo lagun batek goiko argazkia bidali zidan whatsapp bidez, Berria egunkarian atera zuela-eta. Argazkikoa neu nintzen, baina txokatu egin ninduen, oso aldatuta aurkitu bainuen neure burua. Artean konbaleziente nengoen minbizitik eta ondorengo tratamendutik, batez ere hezur-muinaren transplantea. Hark eragin ziezadakeen erretxazoa saihesteko, prednisona izeneko kortikoide bat hartzen ari nintzen, eta hark jarri zidan talo aurpegia, argazkian ikus daitekeen moduan.

Gogoan dut elkarrizketa Idoia Etxeberria oƱatiarrak egin zidala, asteburu bateko bazkalostean. Tanger tabernako terrazan jarri ginen, eta hantxe izan ginen berriketan, giro onean.

Itxaropen garaia zen ordukoa niretzat, eta, zorionez, itxaropenak bete egin ziren. Besarkada handi bat minbiziarekin borrokan ari diren guztiei. Eutsi goiari!

Kategoria: Minbizia Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude