Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2018

Azpidatziak euskaraz, bai ala ez?

Puntua aldizkariaren 136. zenbakian ondoko artikulu hau argitaratu dut Azpitituluak.com proiektuaren gainean: Azpitituluak.com proiektuak marka aipagarria lortuko du aurten, hamar urtean bere katalogoa ezerezetik 1.000 pelikula edukitzera iritsiko baita. Eta film luzeez gain, film laburrak, telesailak eta dokumentalak. Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , | Erantzun

Gatza, herri baten errolda grafikoa

Pozik izango dira Leintz-Gatzaga herriko biztanleak, Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilariak errolda grafiko bat egin baitu hango biztanleena. Berez orain bi urteko kontua da hau, baina oraingo berritasuna da egileak sarean jarri duela GATZA proiektuaren emaitza webgune zoragarri batean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Argazkigintza | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Inoizko 25 filmik onenak, euskaraz

Galdetu zitzaionean Roger Ebert zine-kritikari estatubatuarrari hortik zehar dabiltzan zine-zerrendetan zein den sinesgarriena, hark Sight & Sound zine-aldizkari ingelesa aipatu zuen, Zine Institutu Britainiarrak hilero argitaratzen duena. Badakigu buru beste aburu dagoela, baina badirudi aldizkari horren zerrenda dela kanonikoena zinearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Aniztasuna Kanadako telebistaren albistegietan

Joan den azaroa ezkero, CBC Kanadako Telebista Publikoak alde batera utzi du ingelesezko katean urteetako eredua, zeinaren arabera aurkezle bakarrak azaltzen zituen albistegiak. Harrezkero, eta Kanadaren aniztasuna bistaratu nahian, lau aurkezlek esplikatzen dituzte berriak gaueko albistegian, The National izenekoa. Argazkian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , | Erantzun

Frantzisko Xabierkoaren besoa, Kanadan

Harriduraz ikusi dut CBC Kanadako Telebista publikoan urtarrilaren 3an hasita, eta hilabetez, ustez Frantzisko Xabierkoa misiolari jesuitaren eskuin besoa dena zelan erakutsiko duten 14 herri eta hiritan, Kanadako zortzi probintziatan, erlikia sakratu gisa. Hango Eliza Katolikoak espero du 70.000 bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Erlijioa | Etiketak , | Erantzun