Beti izango dugu Paris

Casablanca filma euskaratzen ari nintzela, esaldi mitiko batekin egin dut topo bukaera aldera, Rick (Humphrey Bogart) eta Ilsa (Ingrid Bergman) elkar agurtzen ari direla, Casablancako aireportuan, Marokon.

“Eta gu, zer?’ galdetzen dio Ilsak, ikusita banatu egingo direla. Eta Rickek erantzun: “Beti izango dugu Paris”. Alegia, gure bizitzak betiko banatzen badira ere, beti izango dugu gogoan Parisen bizi izan genuen amodioaldia.

Esaldi ederra iruditu zait, denok ere antzeko zerbait egiten baitugu gure bizitzetan: badaezpada, atxiki gure oroimenik onenak, horiei esker egiten baitugu aurrera.

Jatorrizko esaldia hauxe da: “We'll always have Paris.” Gaztelaniaz ere, antzerako itzuli zuten, apur bat aldatuta: “Siempre nos quedará París”.

Bada hori, zaindu zure oroimenik onenak.

Kategoria: Zinea Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude