Ulysses, gero eta hobea

Dena ondo irteten bada, hau izango da nire lehen artikulua Faroa blogean, argitaratzen dudana sartu barik WordPress blog-plataforman, hortxe dago-eta ostatu hartuta Faroa. Eta hori izango da Ulysses idazteko aplikazioari esker, bere azken bertsioak aukera ematen baitu (lehenago Medium plataformarekin egiten zuen bezala) WordPressen zuzenean argitaratzeko, Ulysses aplikaziotik irten barik.

Ulyssesen bertan zaudela, hainbat aukera dituzu: hauta dezakezu oraintxe bertan argitaratzea, arratsaldeko 16:00etan edo WordPressera igotea zirriborro gisa. Halaber, erabaki ditzakezu kategoriak eta etiketak. Argazkiak ere, bertan sar ditzakezu. Azkenik, erabaki dezakezu zer formatutan esportatu WPera: HTML edo Markdown, WordPressek biak babesten ditu-eta.

Hori guztia egin daiteke orain Macintoshetik edo iPad zein iPhonetik.

Captura de pantalla 2016-08-05 a las 10.50.25

Kategoria: Blogak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude