Hilabetekako artxiboa: ekaina 2016

Eskuin espainiarraren erregaia

Hauteskunde-gauean entzun nion ezker abertzaleko kide bati Euskadik eta Kataluniak bozkatu dutela Espainia aldatzeko, baina Espainiak bozkatu duela Espaina bera ez aldatzeko. Bat nator iritzi horrekin, baina zer dela eta Espainiak ez du nahi aldatzerik, halako ustelkeria eta desgobernu bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , , , | Erantzun

Idoia Larrañaga, Donejakue bidean

Urtebete eta erdi pasatxo tratamenduan ibili ondoren bularreko minbiziari aurre egiteko, indartsu sentitu zenean, Idoia Larrañaga elorriarrak erabaki zuen Donejakue bidea egingo zuela, bakarrik joanda. Esan eta egin. Hilabetez-edo prestaketak eginda, ekainaren 18an abiatu zen Orreagatik. Dagoeneko astebete egin du, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzun

Horrelako leku batean ikasi nahiko nuke

Gaztea banintz, eta unibertsitate-ikasketak aukeratu beharko banitu, nahiko nuke Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi Mondragon Unibertsitatean, Aretxabaletako campusean zehazkiago, liluratuta nago-eta zein interesgarri bihurtu duten ikasketa-prozesua nire lankide ohiek. Goienako bideo hau ikusteak sendotu du nire iritzia, aurretik lankide ohiei entzunda nekien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hezkuntza | Etiketak , , , , , , , , , , | 2 erantzun

Jon Salaberri liburua, Hego EHko liburutegi digitaletan

Sei hilabete joan direnean Jon Salaberri izeneko liburu digitala hiru formatutan eta doan kaleratu nuenetik, jakin dut bai eLiburutegiak eta baita Nafarroako liburutegiak sartu dutela liburua beren eskaintzan. Albisteak izugarri poztu nau, aspaldi amaitu nituen-eta hasierako promozio-lanak. Orain jendeak erabakiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Erantzun