Lasterkariek zergatik kentzen dute hanketako ilea?

Shaved-leg

Azken aldi honetan konturatu naiz gero eta gizon lasterkari gehiagok kentzen dutela hanketako ilea. Bego emazteari aipatu nionean, erantzun zidan aspaldi dabiltzala gizon eta mutil lasterkariak horrela, asko behintzat, bai. Berandu konturatu naizela.

Interneten sartu naiz, jakin guran erabaki horren zergatia, eta leku bat aurkitu dut, non txukun-txukun azaltzen diren praktika horren abantailak, batzuk praktikoagoak eta besteak estetikoagoak, noski:

  1. Erorikoek eragindako zauriak bizkorrago sendatzen dira ile barik. Halaber, horrelakoetan mina ere txikiagoa izaten da.
  2. Masajeak atseginagoak izaten dira.
  3. Eguzkirako babesa ere errazago aplikatzen da hanka soiletan.
  4. Konpresio-galtzerdiak errazago sartzen dira ile barik, eta ez dute pikatzen.
  5. Kinesio-zintak hobeto itsasten dira eta errazago kendu, hanka soiletan.
  6. Lokatz-arrastoak errazago garbitzen dira.
  7. Egun beroetan hanka soilak freskoago sentitzen dira.
  8. Praka estuak hobeto sentitzen dira.
  9. Tatuajeak errazago ikusten dira.
  10. Gihar landuak nabarmenago ikusten dira.

Ni lege zaharrekoa naiz, antza, eta ez dudanez inor inpresionatu beharrik, lehengo eran segitzen dut arineketan egiten, hanka iletsuekin.

Kategoria: Kirola Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude