Hilabetekako artxiboa: abuztua 2015

Illarraren itzulera

Ulertzen dut realzale gehienen poza Asier Illarramendi Realera itzuliko delako, eta ez naiz nor Asierren beraren erabakiak epaitzeko, baina, zer esango dizuet, pena apur bat eman dit albisteak, Realak eta Real Madrilek itxi dutela tratua eta Illarra “bere betiko etxera” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Erantzun

Eibar, lider

Lehen partida 1-3 irabazita, ezin hobeto ekin dio Eibar Futbol taldeak 2015-2016 denboraldiari, lehen jardunaldia jokatuta, bera baita liderra. Badakigu dezente sufritu beharko duela mailari eusteko. Baina, horregatik hain zuzen, une egokia izan daiteke bideo hau ikusteko, urte honen hasieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Erantzun

Jakobitak eta konposta

Abuztuaren 12an, Zaldieroak jakobiten berri eman zigun Berrian, bertako orrietan egunero egiten duen zintan. Orduan jakin nuen jakobitak direla Jakoba Errekondo agronomoaren jarraitzaileak, eta hortik ondorioztatzen dut gehienak ortulariak, baserritarrak eta lorezainak izango direla, esparru horietan gaur egun Jakoba Errekondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | Erantzun

Inutil totala

Aurrekoan entzun nuen Euskadi Irratian Altsasun oraindik “Inutilaren eguna” ospatzen dela, eta berau egiten dela soldadutzatik salbuetsita etxeratzen ziren gazte haiek gogoan, “inutilak”, Espainiako Armadak adjektibo hori ematen baitzien, gaixotasun edo ezintasun bat tarteko, balio ez zutenei soldadutza egiteko. Grazia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , | Erantzun

Dopina eliteko kirolean

Mark Daly kirolari eta kazetari eskoziarrak eta BBC telebistak dokumental bat egin dute dopinaren erabileraz eliteko atletismoan, eta lan horrek hautsak harrotu ditu bazterretan. Horra zergatik: Zalantzan jarri ditu Allan Wells esprinter britainiar jainkotuaren lorpenak, tartean urrezko domina 100 metroetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Lanperna batzaileak

Joan den astea arte sekula ez nuen jan lanpernarik, itsas ertzean bizi diren oskoldunak, marearteko haitzetan atxikita. Iragan asteazkenean jan nituen lehen aldiz, gustura, nahiz eta jakin ez dela izango nire itsasoko janaririk gogokoena. Hala ere, lanpernak baino, lanperna batzaileen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , | Erantzun