Hilabetekako artxiboa: apirila 2015

Stellardrone, espazioko musika

Egun hauetan, hainbat bideo ikusten ari nintzela Hubble teleskopioaren inguruan, bat ikusi dut musika zoragarria duena. Aztertu apur bat, eta aurkitu dut musikagilea Stellardrone dela. Uste nuen talde bat zela, baina mutil bat da, Edgaras, Vilniusen jaioa, Lituanian, eta Stellardrone … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , | Erantzun

Hubble teleskopioak, 25 urte

Joan den ostiralean 25 urte bete ziren NASA eta ESA erakundeek Hubble teleskopioa bidali zutela espaziora. Hori dela-eta, NASAk ordu erdiko dokumental bat egin du, hau, jakingarri bezain ikusgarria. Hubble teleskopioaren hastapenak ez ziren onak izan, lentean zuen akats bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Coffitivity, berbaro emankorra

Imajina dezagun Ramon Saizarbitoria Friburgon, Suitzan, kafetxe batean idazten Egunero hasten delako eleberriaren zenbait pasarte, kafetxeko elkarrizketari dagozkionak hain zuzen. Zaila irudikatzeko? Diotenez, urte dezente lehenago, Triesten zegoela, Italian, James Joycek ere kafetxe batean idatzi zituen Ulysses nobelaren hainbat zati. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Liburuaren egunean, liburuak

Atzo Bilbon izan nintzen, hitzordua nuen-eta dentistarekin. Hala ere, hagin kontuekin hasi aurretik, liburu denda batean sartu nintzen. Ez nintzen bakarra, jende dezente ikusi bainuen inguruan liburuei begira. Nik ere horixe egin nuen, batez ere euskarazko nobedadeetan erreparatuta. Kutxara joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Espioi-liburu bikaina

Aurten gutxi nabil irakurtzen, beste urte batzuetan baino dezente gutxiago, eta pentsatzen hasia nintzen galtzen ari ote naizen irakurraldi luzeak egiteko gaitasuna, Internetek moteldu ote nauen. Orain dela gutxi baina, lagun batek liburu bat gomendatu dit, A Spy Among Friends … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | 6 erantzun

Jon Salaberri proiektua

Bera bizi zela, sekula ez nuen berbarik egin Jon Salaberri herrikidearekin, baina publiko egin zuenean hiesduna zela eta asmoa zuela bera bezalako gaixoen alde lan egiteko, iruditu zitzaidan sekulako meritua zuela. Orain hogeita bost bat urte, bera izan zen HIESaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Erantzun

Lantokian, biluzik

Horra lantoki bat, modernoa. Bertan langileak biluzik agertzen dira, bilera egiten. Ematen du Zakilixuten amets zoroetako bat. Irakurtzen hasi, eta jakin dut The Bold Italic hedabide lokal irreberente samarrak hilabetez egin zuela esperimentu ausart hori San Frantzisko hirian, Kalifornian, probatzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Mutrikun

Aspaldiko partez, atzo Mutriku herrian izan nintzen. Bost lagun beribilean sartu, eta kostaldera abiatu ginen Durangotik. Ermua, Eibar eta Elgoibar igarota, Kalbarioko bidea aukeratu genuen Mutrikura egiteko, Kalbarioaren baselizan amaitzen dena, nire bidelagunetan inork ez baitzuen bide horren berririk. Gustatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , , , | Erantzun

Jaizale

Orain astebete ezagutu ere ez nuen egiten Jaizale taberna, Arrasaten. Banekien orain dela ez asko euskaltzale talde batek hartu zuela, baina ez gehiago. Joan den astean, berriz, Jesus Garmendia lagunak eraman ninduen hara, eta bertan izan ginen ordubete luze, kontu-kontari. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , , | Erantzun