Eibar.org: aitzindarien omenaldian

Eibar.org2014

Larunbata aitortza eguna izan zen. Eibar.org blog komunitateak 10 urte bete dituela-eta,  Eibarren elkartu ginen hainbat lagun, omenaldi egitera euskal blogarion aitzindariei, eurek erakutsi ziguten-eta zelan sortu bloga eta bertan zelan idatzi.

Goiz ederra izan zen. Lehen zatia Portalen egin genuen, Eibarko kultura etxean. Aspaldiko lagunak agurtu ondoren, Eibarko Arma Museoa bisitatu genuen. Bertan konturatu ginen eibartarrek enpresagintzarako izan duten ahala eta kemena. Halako emankortasunik!

Ondoren omenaldia etorri zen, hantxe bertan, Eibar.org blog komunitatearen sortzaileei. Ekitaldi apala izan zen, baina gozoa. Oier Gorosabelek plazaratu ditu han ateratako argazkiak.

Azkenik, kalera irten ginen, talde argazkia egin eta zerbait pikatzera Txantxa Zelain. Bertan jarraitu genuen elkarrizketan, batzuk taldean, beste batzuk binaka. Pozik itzuli ginen etxera, euskal blogosferako rockero zaharrak osasun onean eta umore ederrean ikusi genituen-eta. Mila esker, eta urte askotarako Eibar.org erakundeko lagunei!

Kategoria: Blogak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude