Hilabetekako artxiboa: urria 2014

NASA eta krisi-komunikazioa

Astearte gauean, ohean nintzela, piztu iPada, sartu Twitterren, eta konturatu nintzen 15 minutu falta zirela NASAk suziri bat jaurtitzeko espaziora. Ikusminak jota, geratu egin nintzen 23:30ak arte jaurtiketa ikustera, baina, suziria jasotzen hasi bezain laster, lehertu egin zen. Erabateko hondamendia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Literatura-irakasle hura

Joan den asteburuan jakin nuen Joaquin Forradellas hil dela, 70. hamarkada hasieran gure Literatura irakaslea izan zena Peñaflorida institutuan, Donostian. Eta pena hartu nuen, estimu handian nuelako. Garai hartan gu Donostiako seminarioan bizi ginen, baina apaizgaitegiko arduradunek Peñaflorida institutura bidali … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , | Erantzun

Seminarioan berriro, mende erdi igarota

Joan den larunbatean Donostian izan nintzen, bertan bazkaria izan genuen-eta, duela 50 urte Saturrarango seminarioan hasi ginen abadegaiok. Gutxi batzuk salbu, gehienak aspaldi ikusi barik nituen, banaka batzuk 45 urte bai. Donostiako seminarioan egin genuen hitzordua, eta bertan elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Eibar.org: aitzindarien omenaldian

Larunbata aitortza eguna izan zen. Eibar.org blog komunitateak 10 urte bete dituela-eta,  Eibarren elkartu ginen hainbat lagun, omenaldi egitera euskal blogarion aitzindariei, eurek erakutsi ziguten-eta zelan sortu bloga eta bertan zelan idatzi. Goiz ederra izan zen. Lehen zatia Portalen egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Blogak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

The Unbelievers

Ariketa ona izan da The Unbelievers dokumentala itzultzea —euskaraz, Fedegabeak. Zaila, alde batetik, bertan hizlariek oso esaldi luzeak esaten dituztelako, zatika itzuli beharrekoak. Harrigarria, bestetik, ikusita mundu anglosaxoian zientziak zelako oihartzuna duen. Harritzeko modukoa baita ikustea Sydneyko Opera etxeko aretorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Seguruak al dira belar artifizialeko futbol zelaiak?

Joan den ostegunean, urriak 9, NBC News telebistak erreportaje labur bat argitaratu zuen izen honekin: “Zenbateraino da segurua soropil artifiziala zure haurraren kirol instalazioetan?”. Gaiak izan dezakeenez eragina gure artean —hemen gero eta herri gehiagok erabiltzen baitute belar artifiziala beren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Ustezko norabide aldaketa ebola krisian

Atzo Espainiako hedabide handiek iragarri ziguten Espainiako gobernuak norabide aldaketa egin duela zelan kudeatu Madrilen sorturiko ebola krisia. Aurrerantzean, Ana Matok barik, Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak koordinatuko ditu krisia eta krisi-batzordea, atzo bertan eratutakoa helburu horrekin. Ondorioak hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Erantzun

Heriotzari begira

Atzo iluntzean Aulki hutsak dokumentala ikusi nuen. Eta pozik irten nintzen, ikusita egileak zelan erabili duen heriotzaren gaia: sentiberatasun handiz eta itzulinguru barik. Gustura halaber, dokumentalean hainbat jende ezagun ikusi nuelako, zintzo azaltzen beraien esperientzia. Gura barik, gogora etorri zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1