Kristalezko begi bat

Liburu harrigarria. Aspaldi euskaraz irakurri dudan onena. Sailkatzeko gaitza da, ez nuke-eta jakingo esaten eleberria den, autobiografia, saioa… baina hunkitu egin nau, eta harritu, gordina baita, baina baita poetikoa ere.

Kristalezko begi bat liburu honetan bi gai dira nagusi: desamodioa eta zorigaitza. Egilea bereiztu berri da M.gandik, eta horrek noraezean jarri du, orain urte batzuk begi bat galdu zuenean bezala. Hori dela-eta, eten bat egin du bere bizitzan, eta idazteari ekin dio Landetako bakean. Liburu hau da eten horren emaitza. Bertan idazlea biluztu egin da, aztertzeko zer gertatu zaion. Bere iragana errepasatu du, bere familia, lana, maitasuna, zorigaitza, desamodioa… bere bizitza orain arte markatu duten elementuak, dena hizkuntza ederrean kontatuta.

Nire ustez, hauxe da prosan Miren Agur Meabek idatzi duen libururik onena eta interesgarriena. Ni, behintzat, harrapatu egin nau, eta zelan.

Kategoria: Liburuak. Gorde lotura.

Erantzun bat Kristalezko begi bat bidalketan

  1. egilea: Ima

    Apa Joxe, oraindik ez diot heldu liburuari, ez nau iritzirik emateko moduan, beraz. Bitartean, hemen I. Zalduarena eta Hasier Etxeberriarena. Berandu barik irakurriko dut!

    http://ibanzaldua.wordpress.com/2013/04/09/eragozpenak-2/
    http://zuzeu.com/blogak/alua-mundua/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude