Hilabetekako artxiboa: otsaila 2013

Ebakuntza gelan

Ez nuen uste ebakuntza gela behar zenik begiak operatzeko, baina halaxe da. Nik neuk probatu dudanez, ICQO ospitalean, behintzat, behar den moduko ebakuntza gela daukate. Bertan hiru aldiz egon naiz azken aldi honetan, baina lehenengoan etxera bidali ninduten, operatu ezinik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Agur kataratei, adio betaurrekoei

Bai, dagoeneko ez daukat anteojurik. Jantzi ditut eskolan hasi nintzenetik, bost urte nituela, orain arte. Urtarrilean baina, kataratak aurkitu zizkidaten begi bietan, eta azken bi aste hauetan ebakuntza egin didate ICQO klinikan, Bilbon, kataratak kentzeko: otsailaren 11n ezker begia, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 erantzun

Argitaratzaileak eta enpresa teknologiko berriak

Gurebook.com plataforma desagertzeak argi utzi du euskal argitaratzaile gehienak noraezean dabiltzala. Baina mundua ez da hor bukatu, eta irtenbidea eurek uste duten baino hurbilago izan dezakete: beren inguruko enpresa teknologiko berrietan. Bilboko enpresa batek, Dosdoce, horixe gomendatu du New Yorken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Barojatarrak

Egun hauetan Semblanza de Pío Baroja liburua irakurri dut, Julio Caro Barojak bere osabari buruz idatzitako biografia laburra bezain mamitsua. Estilo sinplean, baina prosa oso argiarekin, Julio Caro Barojak kontatzen dizkigu Pio Barojaren azken urteak, bai Beran, Nafarroan, eta baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

WordPress plataforman gaude orain

Ez dakit konturatu zaren, irakurle, akaso bai. Kontua da Faroa orain WordPress plataforman dagoela, Goienak horrela erabakita. Hauxe da, hain zuzen, plataforma horretan dagoenetik bertan idazten dudan lehen mezua. Denborak esango digu zer abantaila dituen WordPress-ek.  

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun