Hilabetekako artxiboa: abuztua 2012

Longitude

Dentistarenean izan nuen Dava Sobel idazlearen berri, bertako itxaron gelan zegoen Elhuyar aldizkari batean. Hantxe jakin nuen Dava Sobel zientzia-kazetaria dela, Carl Sagan zenarekin lan egin zuela Cosmos telesailean, New York Times eta beste hedabide askotan idatzi izan duela, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Gasolindegian

Ederra egin nuen atzo. Eroskiko gasolindegian nengoela, Mondragoen, gasolioa bota barik, gasolina bota nion auto berriari. 181 euro kostatu zitzaidan deskuidua, baina ez nago kexatzeko moduan, autoak ez baitu kalterik jaso, konturatu ere berehala konturatu nintzen-eta hanka-sartzeaz, eta ez bainuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Aste nagusian, Bilbon

Atzo Bilbon izan ginen, arratsalde pasa. Elorrion autobusa hartu, eta botxora abiatu ginen, arratsaldeko 16:15etan. Giro ederra aprobetxatuta, osteratxo bat egin genuen errekan gora, Arriagaraino. Eta han, murgildu egin ginen jai giroan. Bueltarako, Gau txori zerbitzua erabili genuen, Bizkaibusek jaietarako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Balenciaga museoan

Atzo Balenciaga museoan izan ginen, Getarian. Lagun katalan batzuekin joan ginen —Maria, Nicol eta Laura—, ikusi barik zeukaten-eta museoa. Lehendabizi bisita gidatua hartu genuen, eta, ondoren, gure kasa berrikusi genituen bertako gelak, patxada handiagoz. (Argazkiak, Flickr-en). Denok ere gustura irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Heriotza euskarazko liburu digitalen eremuan

Veneziatik bueltan, lagun katalan batzuek gomendatu zidaten Donna Leon idazle estatubatuarraren liburuak irakurtzea, Donna bera Venezian bizi baita eta haren eleberriak Italiako hiri zoragarrian gertatzen baitira batez ere. Susmoa nuenez euskaraz zerbait bazegoela argitaratuta, Erein argitaletxean begiratu, eta ikusi nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Itsas bidaldian Mediterraneoan

Abuztuaren 4tik 11ra itsas bidaldi bat egin dugu Bego emazteak, Miren alabak eta hirurok MSC Divina gurutzontzian. Hiri hauek bisitatu ditugu: Venezia, Bari, Katakolon, Esmirna, Istanbul, Dubrovnic eta Venezia berriro. Egun horiez gain, bi egun gehiago egin ditugu Venezian. Bidaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1