Hilabetekako artxiboa: ekaina 2012

Eskerrik asko, Sara!

Bitxia zer gertatzen ari zaion Sara Carbonero kirol kazetari espainiarrari. Jakin zenetik Iker Casillas futbol izarraren andregaia zela, bera ere pertsona ospetsuen izartegira igo zen. Eurokopa honetan, berriz, jendeak turkoburu bihurtu du Twitter-en, haren lepotik barre egiteko #graciassara hashtaga erabilita. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 5 erantzun

The Newsroom, idazgela

Ekainaren 24an, San Joan egunez, estreinatu zen AEBetan telesail berria bat, The Newsroom, non kontatzen baita, Aaron Sorkin gidoigileak idatzita, zer gertatzen den telebista bateko idazgelan: arazo pertsonalak, etikoak, egoak, zentsurak… Interesgarria ematen du, oso, komunikazio kontuetan gabiltzanontzat. HBOk sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Mac eta Final Cut ala Chrome eta WeVideo?

Jeff Jarvis kazetariak —What Would Google Do? liburu famatua idatzi zuen orain hiruzpalau urte— oso iruzkin mamitsua egin du Google + sarean: “Sortuko banu kazetaritza eskola bat gaur egun, ez dakit ez ote nuen egingo Chrome (eta baliteke Chrombook ordenagailuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Sanjoan bezpera ederra Bergaran

Atzo iluntzean Bergaran izan ginen, eta bertan oso ekimen originalaren lekuko izan ginen: Beart elkarteak antolatuta, bertako hogeita hamarretik gora artistak —margolariak, eskultoreak, graffitigileak, etab.— hainbat artelan egin zituzten, eta berauek erakutsi Bergaran itxita dauden denda, taberna, auto eskola eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Alan Turing gogoan

Gaurko egunez, orain ehun urte, jaio zen Alan Turing, XX. mendeak izan duen matematikari eta zientzialaririk handienetako bat, bera izan baitzen konputazioaren eta ordenagailuen aita. II. Mundu Gerran, gainera, hainbat makina egin zituen dezifratu zituztenak alemanek Enigma makinarekin sortutako kode … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Klasikoak, doan jaisteko moduan

Aspaldi hasi ziren euskaratzen idazle klasiko zenbait, Pentsamenduaren klasikoak bildumaren barruan. Guztira 130 liburu euskaratu dira, altxor txiki bat, ezkutua orain gutxi arte, oso zaila baitzen liburu horiek eskuratzea, liburutegietan ez bazen. Atzo, berriz, ezusteko atsegina hartu nuen, txiripaz konturatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Kale-marrazkiak, 3D eran

Ikusgarria, benetan, Leon Keer artista herberehetarraren kale-marrazkiak, goiko hau bezalakoa, Venlo herrian egina, Herbeheretan, eta oinarrituta Pac-Man jokoan, berau oso ezaguna 80. hamarkadan. Aurretik hormirudiak egiten zituen hainbat multinazionalentzat, hala nola Coca-Cola, Schweppes, Heineken, Red Bull, Reef, Evian, Royal Club, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Darwinen bidaia ordaindu bakoa

Hogeita bi urte zituela, Charles Darwin ikasleak gutun bat jaso zuen, eta bertan esaten zitzaion Fitz-Roy kapitaina prest zegoela bere gela gazte naturalista batekin partekatzeko, Beagle ontzian munduan barrena egin behar zuen bidaia batean, hori bai, ordain saririk jaso barik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zoroen pare, bizikletan

Trailerrak gezurrik ez badio, Line Of Sight izan behar da film ikusgarria, bertan ikusten baita mundu osoko mezulari bizikletadunak zelan dabiltzan hirian, zoroen pare. Hamar urtez, Lucas Brunelle grabatzen ibili da horrelako lasterketa zoroak. Gozatu pantaila osoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Hazizurrien kontra, Skype

Oraintsu jakin dut “paperas” hazizurriak esaten dela euskaraz, gaixotasunak habia egin duenean gurean. Egun hauetan Elorrion gazte piloa dago etxean, “listu-guruinen hantura” zaintzen, tartean gure Miren. Gurean bi ondorio ekarri dituzte hazizurriek, gaixoa osatu bitartean. Lehena, higiene protokolo bat bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun