Hilabetekako artxiboa: apirila 2012

Guardiolaren agurra

Aurretiaz grabatua ikusi nuen atzo Barçak antolatutako prentsaurrekoa, Pep Guardiolaren agurra iragartzekoa. Oso interesgarria iruditu zitzaidan: Agurra. Hunkigarria, neurtua eta sinesgarria. Agur esaterakoan ere, Guardiolak lidergoa erakutsi zuen, lidergo positiboa. Azken lau urteotan hustu egin omen da munduko talderik onena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Futbolaren argi-ilunak

Aste Santuko oporretan nintzela, Messi izeneko liburua irakurri dut, Leonardo Faccio kazetari argentinarrak idatzia. Gustura irakurri ere, argitu egiten du-eta, dezente, gaur egungo futbol izarrik distiratsuenaren nondik norakoak, nahiz eta Messik 24 urte baino ez dituen.Horrezaz gain, liburua irakurtzen hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Guraso lagunekin berriro

Orain 17 urte, 1995ean, Elorrion bizi ginen denok, baina elkar ezagutu ez. Urte hartan, berriz, denok izan genuen umea, eta, harrezkero, kalean egin genuen ezagupidea, gure seme-alaben inguruan, lagun bihurtzeraino. Mendira joaten ginen elkarrekin, hondartzara, Landetara…, beti umeekin, hori bai. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Fernando haurrak hezur-muina behar du

Fernando Aretxabaletan jaio zen orain 9 hilabete, baina arazo larri bat du, eta aukera bakarra bizitzeko: hezur-muineko transplantea. Hori dela-eta haurtxoaren gurasoek blog bat sortu dute, Fernando necesita médula, dei ozena emaileak bilatzeko. Ni ere hezur-muinaren transplante bati esker bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Gida baimenarekin bueltaka

Haserre nago. 58 euro kobratu didate gida baimena hiru urtez luzatzearren. Ez fakturarik, ez eta azalpen garbirik. Hasieran, hiru urtez luzatuko didatela, eta ez bost edo hamar, urtebete falta zaidalako hamargarrena egiteko hezur muineko transplantea egin zidatenetik; horregatik, eta Sintrom … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 erantzun

Benidormen, oporretan

Egun hauetan Benidormen gaude egun batzuk igarotzen, Aste Santuko oporrak aprobetxatuta. Bego eta biok etorri gara, baina Iñaki eta Maribi koinatu-koinatekin ibiltzen gara hara eta hona, eurak ere hemen daude-eta. Atzo, adibidez, zerua ez zegoen hain garbi, eta aprobetxatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun