Hilabetekako artxiboa: otsaila 2012

Bi argitaletxe, bi jarrera

Ikusi nuenetik Applek iBooks Author plazaratu zuela, programa bat testuliburuak editatzeko elementu multimedia eta guzti, zain nenbilen noiz agertuko zen libururen bat azalduko zuena zelan erabili programa berria. Hiru liburu aurkitu ditut, denak digitalak, baina bik eman didate arreta. Liburu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Zelan prestatu TED aurkezpen bat

Jacob Cass diseinatzailea da, Australian jaioa orain 24 urte, eta proposatu ziotenean hitzaldi bat ematea TED saioetan, buru-belarri murgildu zen aurkezpena prestatzen, TED konferentziak hots handikoak baitira mundu osoan, bertan aurkezten baitira “zabaltzea merezi duten ideiak”, gehienak teknologia, entretenimendua eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Ken Zazpi, Elorrion

Atzo Ken Zazpi taldea izan zen Elorrion. Berandu ibili ginen txartelak hartzeko, baina lortu genituen, hala ere. Eta ez ginen damutu kontzertura joan izana, kontzertu bikaina izan zen-eta. Arriola antzokia lepo, adin guztietako jendearekin. Agertokia ere, tramankuluz beteta, gero sekulako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Burua galtzen

Azken hogeita lau orduetan bi hanka-sartze potolo egin ditut. Lehendabizikoan, ez nintzen agertu jarrita nuen hitzordu batera, nahiz eta bisitaria urrutitik etorri. Bigarrenik, behar baino egun bat lehenago joan ospitalera, ekografia bat egitera. Ez bata ez bestea ez nituen egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Politikariek banpirizatu egin gaituzte

Politikariek sinetsarazi digute ezinbestekoa dela eurek pontifikatzea hedabide ahalik eta gehienetan, demokrazia osasuntsua izan dadin. Eta guk, sinistu. Ondorioa oso garbia da, eta aspergarria: Euskadi Irratian, adibidez, tertulia guztietan daude politikariak, lanegunetan eta asteburuetan. Horrezaz gain, egunero politikari bat gonbidatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Millennium berriro

Asteburu honetan Millennium filma ikusi dut, baina AEBetan egindakoa. Gustura ikusi dut. Hala ere, alderatuz gero originalarekin, nik nahiago hura. Akaso Daniel Craig hobeto moldatu da Mikael Blomkvist kazetaria antzezten, baina Lisbeth Salander askoz hobea zen originala, bat ere duda … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Film ederra liburuzaleontzat

Liburuzaleok badugu film bat izendatuta aurtengo Oscar sarietara. Animaziozko film laburra da, eta izena du The Fantastic Flying Books of Mr Morris Lessmore (Lessmore jaunaren liburu hegalari fantastikoak). Hamabost minutu irauten du eta, egia esan, istorioa ez bada ere beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Agur Megaupload, kaixo berriro torrent

Ikusteko dago zelako aldaketa gertatu den Interneten FBIk Megaupload itxi zuenetik. Astebete nahikoa izan da jende guztia torrent sistemara itzultzeko musika edo pelikulak jaisteko orduan. Nik, behintzat, izugarri igarri dut nire inguruan. Igaro gara sistema zentralizatu batetik (Magauploadena) sistema erabat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Zelan bilatu gaiak Faroan

Ustekabean konturatu naiz badagoela modu sinple bat gaiak bilatzeko blog honetan. Nahikoa da Faroaren URLari eranstea /tag/ eta bilatu nahi den hitza, Flickr-en eta beste zerbitzu batzuetan egiten den moduan.Aproba egin dut, eta konturatu naiz zenbait garien inguruan dezente idatzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun