Kindle Touch gurean

Gabonak ezkero, bigarren Kindle bat sartu zaigu etxean, Kindle Touch, ukipen pantailarekin. AEBetatik ekarri genuen, lagun baten bitartez, hemen ez baita saltzen. Guztira 118 € ordaindu genuen, eta prezio horretan sartzen ziren irakurgailua bera, zorroa eta garraio gastuak. Bego pozik dabil aparailuarekin, aurrerapen itzela baitakar aurreko modeloekin alderatuz gero.

Aurrekoak bezala, Kindle Touch modeloa tinta elektronikoz dabil, zuri-beltzean. Nireak ez bezala, ostera, ez dauka botoirik aurrealdean. Aginduak pantaila ukituz ematen dira. Horrela egin daiteke aurrera edo atzera, letraren tamaina aldatu, paragrafo bat azpimarratu, berba baten esanahia jakin, liburuak erosi, karpetak sortu, etab., etab.

Eragozpen bat aipatzearren, aipatuko nuke bateria. Amazonek dioenez, wifia indargabetuz gero, bateriak iraun lezake bi hilabete, egunean ordu erdi irakurrita. Gure kasuan, astebete pasatuta, bateria kargatu egin behar da berriro. Hori da Kindle Touch modeloari oraingoz aurkitu diogun akats bakarra. Bestela, primeran dabil.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude