Hilabetekako artxiboa: abendua 2011

Debagoieneko tobera

Gustura irten nintzen atzo iluntzean Debagoieneko tobera ikusita. Mondragoera egin aurretik, ez nekien nondik nora joango zen, baina emaitza ona izan zen. Eszenaratzea, egokia; elementu multimedien erabilera, aproposa; Arizmendiarrietaren agerpena, sekulakoa; aktoreen lana, ona; umorea, neurrian… Hala ere, apur bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Escuminac herrian, Kanadan

Gabon gau oparoa izan genuen atzokoa. Ez dakit zelan, 1984an Kanadan zehar egindako bidaia etorri zen hizpidera, eta zehatzago, Escuminac izeneko herritxoa bisitatu genuenekoa. Orduan Idoia koinatak orduko argazki mordoa ekarri zituen, nik aspaldi galdutzat nituenak, eta hantxe zeuden bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

MUtelebista: hiru hizkuntza, euskaratik hasita

2010eko iraila ezkero, Mondragon Unibertsitateak telebista korporatibo bat dauka sarean: MUtelebista. Dagoeneko 46 erreportaje kaleratu ditu, astean bat, eta gero eta ikusle gehiago ditu, ez baita ohiko telebista korporatiboa: jende gazteak egina da, informal ukitua du, entretenigarria izateko bokazioarekin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Steve Jobs-en biografia

Irakurri berri dut Steve Jobsen biografia, Walter Isaakson kazetariak idatzia –nire urtebetetzeko oparia izan zen–, eta gustura geratu naiz, iruditu baitzait serio eta zintzotasunez idatzitakoa dela. Ale mardula da, 700etik gora orrialde ditu, eta irakurri ahala, pertsona zaila eta konplexua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Atzeraezinak

Asteburua ohean igarota sekulako katarroarekin, atzo goizean Elorrioko anbulatoriora deitu nuen, txanda eskatzeko nire medikuarekin. Ez zuela tokirik. Orduan esan nion transplantea izandakoa naizela, eta, orduan bai, esan zidan 08:30ean joateko, eta sartuko ninduela eguneko zerrendan, medikuak deitu arte. Duela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Amazonen bi opari pozoindu

Bagenekien Applek garestiago saltzen dituela bere produktuak Europan, parekatu egiten baititu, apetaren arabera, euroaren eta dolar amerikarraren balioa. Hori ez da izan Amazonen jokaera… orain gutxi arte. Joan den astean, Amazon hasi zen saltzen oinarrizko Kindle irakurgailu digitala Amazon.es dendan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Mila jarraitzaile Twitter-en

Txiripaz konturatu nintzen atzo Twitter-en 1.000 jarraitzaile izatera iritsi naizela. Ohartu nintzen horrela zela, zeren postan jaso bainuen mezu bat esanez Xabin Zubiete, @xabin, aspaldiko lankide eta laguna niri jarraitzen hasia zela.Jakinda ere 1.000 zenbaki bat baino ez dela, biribila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun