Steve Jobs

Ezusteko itzela eta pena handia hartu nuen atzo goizean jakin nuenean Steve Jobs hil zela. Banuen itxaropena urte erdi edo urtebete iraungo zuela, baina… Atzo bertan bi hedabidek deitu zidaten hitz egin nezan Steve Jobs-en gainean: Euskadi Irratiak eta Goiena Telebistak.

Aspalditik jarraitu izan dut Steve Jobs-en lana, mirespenez gehienetan. Hil denetik, berriz, denetik entzuten ari naiz, baita arinkeria galantak ere. Zorionez, Jobs-ek berak utzi zigun dokumenturik onenetako bat berari buruz, Stanford Unibertsitatean egindako hitzaldi famatu hartan. Ni horrekin geratuko naiz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Steve Jobs bidalketan

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Goian esandakoak gorabehera, ondo etorriko zaigu euskaldunoi gogoan izatea 2003an Applek debekatu egin zuela euskara erabiltzea Mac OS X sistema eragilean. Applen alde iluna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude