Hilabetekako artxiboa: otsaila 2011

Amazon, film hornitzaile

Atzo ezkero, Amazonek eskaintzen ditu 5.000 film eta telebista-saio doan, Amazon Prime egitasmoko harpidedunentzat. Filmok streaming bidez eskura daitezke ordenagailuan. Erabaki honekin, Amazon aurrez aurre jarri zaio Netflix zine hornitzaileari, lehia bizian, eta baita Apple indartsuari. Inork probatu nahiko balu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Gorilak giltzapean

Erein argitaletxeak Dian Fossey zoologo amerikarraren liburu txiki bat argitaratu berri du Perzebal bilduman: Gorilak giltzapean, edo hiru gorila txikiren istorio jakingarriak. Arratsalde batean irakurri nuen, eleberri bat balitz bezala, erabat harrapatu baininduen Fossey anderearen kontakizunak. Bertan, Dian Fosseyk kontatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Amaitu da eritasuneko baimena

Hogeita zortzi egun egin ditut fakulatea zapaldu barik: lau Galdakaoko Ospitalean, eta gainerakoa, etxean. Aldi horretan atsedena hartu dut, asko irakurri eta paseatu. Baina hori ere amaitu da, joan den ostiralean jaso nuen-eta senda agiria. Atzo, eguraldi ona baliatuta, arineketan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zhivago doktorea

Aspaldi nuen asmoa liburu hau irakurtzeko, El doctor Zhivago, eta ospitaleratu nindutenean, urtarrilaren 24an, berau irakurtzen hasi nintzen, jakin barik astia izango ote nuen liburutzarrori (747 orrialde ditu) ganoraz leitzeko. Zorionez, izan dut astia, eritasuneko baimena uste baino luzeago joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Txantxibiri kalea, jasota

Egun hauetan Txantxibiri kalea, gurea, hankaz gora dago, langileak jo eta ke ari dira-eta, sanjuanak ondoren berau soilik oinezkoentzat izan dadin. Dena hankaz gora, baina kurioso, hemen ari diren langileak, portugesak gehienak, oso garbiak eta zainduak direlako. Eskerrik asko, Xose!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 3 erantzun

Stefan Zweig-en beste aurpegia

Egun hauetan Stefan Zweig idazlearen biografia bat irakurri dut, Una vida de Stefan Zweig. Nostalgias europeas, Jean-Jacque Lafaye idazle frantsesak idatzia. Liburuak idazle austriarraren beste aurpegi bat erakutsi dit, haren joera suizidak, ahuldadeak eta, batez ere, haren lehen emaztea, Friderike, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Ideateca

Eskerrak Euskal Herrian badugula enpresa bat, Ideateca, bideojokoak egiten dituena, baina ez edozein, baizik eta bideojoko ederrak, diseinu bikainarekin. Iragan udan izan nuen iBasket jokoaren berri, eta izugarri gustatu zitzaidan. Jakin nuen, gainera, sekulako arrakasta izan zuela Applen AppStoren, iPhonentzako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Bitartekari digitalak

Esan ziguten merkataritza digitalak prezio hobeak ekarriko zituela, merkeagoak, besteak beste bitartekariak (eta berauek kobratzen zituzten diruak) desagertuko zirelako. Neurri batean horrela izan da, liburu digitalak merkeago eros baitaitezke orain. Hala ere, Applek aldatu egin nahi ditu gauzak. PCWorld aldizkariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Sintrom

Gure bideak aspaldi banatu ziren, bost bat urte bai, eta, ni, behintzat, orduan izugarri poztu nintzen alde batera utzi nuelako, baina orain adiskidetu egin gara berriro —halabeharrez, dena esatera—, egunero hartzen ari bainaiz Sintrom, botika bat odola mehetzeko. Orain tokatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 erantzun

Nire Kindle gizentzen ari da

Amazonek dio Kindle 3 irakurgailuan 3.500 liburu sar daitezkeela. Ni ez naiz, ezta hurrik eman ere, marka horretara iristen, baina dagoeneko baditut 155 liburu nire Kindlen. Horietatik, bi erosi egin ditut; gainerakoak, doakoak dira. Ingelesez 60 bat liburu daukat, denak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun