Hilabetekako artxiboa: azaroa 2010

Alarma faltsua

Atzo goizean Galdakaoko Ospitalera joan nintzen, larunbat arratsaldea ezkero min neukan-eta ezker hankan, eta min horrek antza zeukan 2004ko udan hanka berean izan nuen tronbosiarekin, bi urteko gaixoaldiaren ostean, prestatzen ari nintzela lanera itzultzeko. Orduan izan nuen tronbosi partziala ezker … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Hizkera argiaren alde

Jon Sudupek artikulu interesgarria utzi zigun atzoko Berria egunkarian, beste bat, oraingo hau hizkera argiari buruz. Bertan, hainbat filosoforen hizkera aztertu zuen, apropos iluna: “Intelektual askok esapide misteriotsuak erabili ohi dituzte euren hitzei sakontasun itxura emateko”. Ahal baduzue, irakurri artikulua, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zotero gehigarriarekin lanean

Zoterorekin erosoago aritzeko, karpeta bat sortu dut Firefox nabigatzailearen gogokoenen barran, Zotero izenarekin, eta bertan gorde ditut ezinbesteko informazio-iturriak erreferentzia bibliografikoak automatikoki eskuratzeko. Karpeta horretan webgune hauek sartu ditut: Zotero Base de datos de libros editados en España Amazon Google … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Zotero, erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko

Egun hauetan pozik gabiltza gure departamentuan,  Zotero aurkitu dugu-eta. Berau Firefox nabigatzailearen gehigarri bat da, eta aukera ematen du erreferentzia bibliografikoak bildu, kudeatu eta esportatzeko testu editorera, Word edo OpenOfficera. Zotero librea eta doakoa da, eta, Firefox euskaraz edukiz gero, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 15 erantzun

Dorleta Azkarate

Atzo lagun on bat agurtu genuen Elorrion: Dorleta Azkarate gaztea. Minbiziak eraman du Dorleta, hainbat eraso eginda. Hark kemen handiz egin zien aurre oldar guztiei, baita azkenari ere. Neska miresgarria zen. Maitasunez gogoratuko zaitugu, Dorleta. Horren froga, Jabi Artarazek Flickr-en … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Twitter hizpide

Atzo Eibarren izan nintzen, CodeSyntax enpresak antolatutako jardunaldi batean, Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean. Bertan, Twitter izan nuen hizpide, beste bi hizlarirekin batera: Iban Arantzabal eta Luistxo Fernandez. Azken honek baina, Umap aurkeztu zuen, Twitter-etik abiatuta. Jende dezente elkartu ginen jardunaldian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Guardian, Errioxan

Asteburu honetan Guardian izan gara Aranzabal neba-arrebak, Arabako Errioxan, gure senar-emazteekin batera. Eta bisitatu ditugu txikitan bizi izandako tokiak, ibilitako lekuak eta mirestutako parajeak, zeren txikiak ginela hasi baikinen Guardiara joaten, bertan uda pasatzera, gure gurasoek uste baitzuten leku egokia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea. Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Faroak, 6 urte

Faroak sei urte bete ditu gaur, 2004ko azaroaren 8an sortu bainuen, orduko hartan Blogger zerbitzuan, justu 52 urte bete nituenean. Tarte honetan joerak aldatu egin dira nabarmen: lanera iritsi orduko, lau mezu nituen Facebook-en, zorionak ematen. Argi dago gaur egun, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 8 erantzun

Eta orain, zer?

Gogo handiz erosi nuen Ignazio Arregi jesuita eta kazetari euskaldunaren liburua, Eta orain, zer?, baina liburuan aurrera egin ahala, erabat gogogabetu nintzen, nire ustez benetakotasuna falta zaio-eta liburuari. Ignazio Arregi oso diplomatikoa da, eta liburu honetan mugatu da bere ibilbidearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun