Hilabetekako artxiboa: urria 2010

Bilbon, egunpasa

Atzo Bilbon izan ginen, Arte Ederretako Museoan, bertan Jesus Mari Lazkano margolari bergararraren erakusketa ikusi nahi genuen-eta. Sekula ikusi barik nengoen Lazkanoren lanik, eta liluratuta irten nintzen, zoragarria iruditu baitzitzaidan Bilboko erakusketa: Lazkano. Arkitekturatik naturara. Gaur egungo errealismoaren adibide bikaina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aurten ere, batu dugu mahatsa

Esteñibar baserrira iritsi bezain laster, berau Elorrion, di-da hasi ginen lanean, eguraldi txarra iragarrita baitzegoen. Goiz erdian hasi zen bai, euria, eta une batez eten egin zigun lan erritmoa, baina, zorionez, ondo amaitu genituen lanok. Eta lanaren ostean, festa egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Elebakar zapuztua

Atzo Sergio Ramos Espainiako futbol taldeko jokalaria zapuztu egin zen Gerard Pique taldekideak katalanez erantzun zionean Kataluniako kazetari baten galderari, honek katalanez erantzuteko propio eskatuta. Futbolari biak gazteak dira, frankismoaren ondoren jaioak. Bat ohituta dago gutxienez bi hizkuntzatan hitz egiten. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Bolonia

Orain pare bat urte hezkuntza plan famatuaz hitz egiten hasi ginenetik, beti idatzi izan dut Bologna, Italiako hiria izendatzeko. Banekien gaztelaniaz Boloña idazten dela, baina niretzat nazioarteko erreferentzia Bologna zen, jatorrizkoan bezala. Orain Euskaltzaindiak txosten bat atera du, Europako hiriak,  … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Bizikleta gogoan

Aspaldi ez dut hartu bizikleta. Transplantea egin zidatenetik, ez dakit pare bat aldiz ibili ote naizen bi gurpilen gainean. Aurretik bai, ibiltzen nintzen noizbehinka, ez itzuli luzeak egiteko, baina bai inguruan aritzeko: Elorriotik Kanpazarrera, handik Elgetara, eta Elgetatik etxera berriro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aitona-amonen erantzule automatikoa

Egunen batean neurtuko da (neurtuko ahal da!) zelakoa den gure gurasoen ekarpena seme-alabon aurrerapen sozialean eta, are, emakumearen aitzinamenduan gizartean. Bitartean, hona hemen txiste bat, posta elektronikoan jasoa, eta zerikusia duena gai horrekin. —Kaixo!—Une honetan ez gaude etxean, baina, mesedez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

20 aholku aurkezpenak hobetzeko

Geoffrey James blogariak 20 aholku idatzi ditu, hobetzeko diapositiba bidezko aurkezpenak. Gomendiook Terri Sjodin eta Stephen M. Kosslyn guruei entzunda idatzi ditu: Formatua Presta zaitez ondo, eta ikertu zure audientzia. Aukeratu atzealde bat diapositibentzat, trabarik eragingo ez duena. Aukeratu letratipo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin