Hilabetekako artxiboa: urria 2010

Lagun arteko festa

Atzo afari berezia izan genuen, Bego emaztearen kuadrillak 25 urte egin baitzituen hileko azken larunbatean afaria egiten hasi zirenetik. Hori zela-eta, denok dotore jantzi eta festa egin genuen Alkartu sozietatean. Lehenego jan, eta gero dantza egin, DJ aparta batekin. Festa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Boxeoa ikusten

Berandu erretiratu nintzen bart, antzinako senak bultatuta-edo, Boxeo izarrak ikusten geratu bainintzen, ETB1n. Muhammad Alik izan zuen errua, gure gaztaroa markatu zuen boxeolariak. Saio monografikoa eskaini zion Euskal Telebistak, eta bertan Alik jokatutako borrokaldi esanguratsuenak ikusi ziren. Ordurako lur jota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak

Nire lagun erretiratuek —gero eta gehiago— egunero bidaltzen didate txiste, bideo, eskari, aurkezpen miresgarri eta bestelako kontuak, neuk ere mirets ditzadan. Spam astun horien artean, ordea, beti dago perlaren bat, atzo jaso nuen bezalakoa, non Drauzio Varella mediku brasildarrari egozten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Eroskiren alde

Aurrekoan Mercadona efektuaz idatzitakoak soka luze samarra ekarri zuen hemen bertan. Atxikimendu falta aipatu nuen, belaunaldi gazteez ari nintzela, eta hortik tiraka hainbat erantzun etorri ziren. Horietako bat, hau: “Orain del aurte batzuk Vaya Semanitak esketx interesgarri bat egin zuen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 12 erantzun

Aralar, bidegurutzean

Bere 10. urteurrenean, Aralarrek lortu du hamar urte lehenago erdietsi ez zuena: Batasuna bere postulatuetara ekartzea. Irakurri duenak orain astebete El País egunkariak Arnaldo Otegiri egin zion elkarrizketa ikusiko du horrela dela, hizketaldi hartan Batasunako buruzagiak bere egin zuen-eta Aralarren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 22 erantzun

Mercadona efektua

Eroskik arazo bat dauka. Hobeto esanda, krisiaz gain, Eroskik badu beste kezka iturri bat: Mercadona. Euskaldun piloa liluratuta dago Mercadonaren eskaintzarekin (kremak, kontserbak, laboreak…), eta Jacan, Mirandan edo inguruan daudenean, zoroen pare erosten dute, hango produktuen lilurak erakarrita. Bukatu da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 15 erantzun

PowerPoint-ek ergeldu ote gaitu?

Artikulu interesgarria irakurri berri dut CiberPaís atalean, bertan azaltzen baitira hainbat gehiegikeria —eskema ulertezinak, diapositibak hitzez hitz irakurtzea, tokiz kanpoko irudiak erabiltzea…— gutariko gehienok egin ditugunak PowerPoint aplikazioa erabiltzerakoan. Artikuluak esaten direnak aterata daude Frank Frommer idazlearen liburu batetik, PowerPoint … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Ateoa

Begira ibili naiz hainbat hiztegitan, zelan definitzen duten ateo hitza. Hona hemen zenbait definizio: Ateo: Jainkogabea Ateo: Jainkoa ukatzen duena Ateo: Pertsona bat sinisten ez duena jainkorik dagoenik, edo argi eta garbi ukatzen duena jainkoaren existentzia. Zein iruditzen zaizue egokiena?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Milk

Asteburu honetan Milk filma ikusi dut, zeinak kontatzen baitu Harvey Milk gay liderraren historia. Filma Elorriora etorri zenean, ez nintzen joan ikustera, trailerra ez zitzaidan-eta gustatu, kitsch samarra aurkitu nuen. Orain, berriz, filmean murgildu naizenean, ona iruditu zait. Intolerantziaren aurkako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Anne Frank, berreskuratua

Egun hauetan Anne Franken egunkaria irakurtzen ari naiz. Bost urte badira berau irakurtzen hasi nintzela, baina, zergatik ez dakidala, utzi egin nuen alde batera. Orain berriro hartu dut esku artean, eta gustura nabil aurrera egiten. Irakurri ahala, harritu egiten nau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun