Bi marra arrosa

Parisen nengoela, Bi marra arrosa irakurri dut, Jasone Osoro idazlearen azken liburua. Bertan idazleak kontatzen du berak zelan bizi izan zuen lehen haurdunaldia. Arrastorik ere ez guri txikitan esaten zigutenarekin, umeak hain zuzen Paristik etortzen zirela, zikoina batek ekarrita.

Gustura irakurri dut liburua, batez ere egileak bere bizipenak azaltzen dituenean, modu xaloan azaltzen ditu-eta. Emakume sentsuala da Jasone Osoro, ederzalea, sentibera eta bere belaunaldiko gazteen kontsumo joeren isla. Lander Garrok idatzitako gibel solasa, berriz, kontrapuntu polita iruditu zait, hark beste modu batean bizi izan baitzuen, halabeharrez noski, bere bikotekidearen haurdunaldia.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Bi marra arrosa bidalketan

  1. egilea: asier

    Beittu! Neuk be oporretan irakorri dot Jasoneren liburua. Aitta barri (samar) naizen aldetik, gustora irakorri dot. Zuk diƱozun moduan, zatirik onenak lehenengo pertsonan idatzittakuak dira. Hau da, Jasonek bere esperientzia kontatzen dabenian. Zoritxarrez, ez da askotan gertatzen eta pasarte asko orokorregixak be badira, neretako. Guztiz kontrakua Landerren kasuan: barru-barrutik botatzen dittu Landerrek, ezagun da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude