Gazte minbizidunak blogeatzen

Minbizia gaixotasun beldurgarria izan daiteke, eta gogorregia bakardadean igarotzeko. Horregatik seguruenik, Britainia Handian gero eta gazte gehiago ari dira blogeatzen beren gaixotasunaren gainean, The Guardian egunkariak dioenez.

Ez dira lau katu, zeren Teenage Cancer Trust erakundearen arabera, Britainia Handian egunero sei gazteri jakinarazten zaie minbizia dutela, 13 eta 24 urte artekoak. Blog horietan gazteek garbi eta zintzo hitz egiten dute beren gaixotasunaz, eta prest agertzen dira irakurleekin elkarrizketan aritzeko.

Rosie Kilburn gaztea da, 18 urte baino ez ditu-eta. “2008ko otsailaren 1ean jakinarazi zidaten gibeleko minbizia nuela, 16 urte bete eta hilabetera. Xok ikaragarria izan zen, nire familian inork ez baitzuen minbizirik izan. Horrezaz gain, uste nuen garaitezina nintzela, nire adineko guztiek bezala”.

Kristin Hallengak 24 urte ditu, eta halaxe idazten du: “Blogean izan naiteke irekia eta zintzoa. Bertan hainbat gauza esan ditzaket, zuzenean esango ez nizkionak ez amari, ez ahizpari, ezta beste inori ere”.

Paul Nicholls-ek 26 urte ditu, eta izugarri ikaratu zen esan ziotenean minbizia zuela. “Bi arrazoirengatik sortu nuen bloga: ez nuelako nahi egunean 300 aldiz erantzun behar izatea zelan nabilen. Eta transmititu nahi nuelako zer den minbizia, eta zein garrantzitsua den bizitza egunero bizitzea”.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Gazte minbizidunak blogeatzen bidalketan

  1. egilea: patxi lurra

    Ekimen osasungarriak dira hauek neure ustez, goitik behera, bai blogariendako bai eta irakurleendako be. Albiste ona da, Joxe, ekarri asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude