Parker

Gure haurtzaroan Parker markako luma estilografiko bat esku artean hartzea izaten zen esperientzia ia erlijiosoa —gaur egun, akaso, iPhone edo iPad bat hartzea zenbaitentzat izango den tankerakoa—, hura hain zen-eta dotore eta leuna.

Gero, berriz, bolalumak agertu ziren, Bic bereziki, eta erabat alboratu genuen luma estilografikoaren ametsa. Jaso ere, jaso genituen horietako batzuk opari, baina berandu zen. Gaur egun Parker izen handi baten oroimin hautseztua baino ez da, niretzat behintzat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Parker-ri

  1. egilea: piban

    Itxura polita dauka luma horrek eskuz idazten gustuko duenarentzat… Hala ere batzuetan pentsatzen dut berriro itzuli beharko ginatekeela eskuz idaztera edo gutxienez idaz makinaz idaztera: berriro sentitzeko teklen kolpeak paperean, eskuetan boligrafoa edo luma… Atzerapauso txiki bat egin berriro idazten duguna sentitzeko eta hobeto aukeratzeko… Hala ere gauz hori gaur egun bizi garen munduan ia ezinezkoa da, banaka probatu daiteke baina eguneroko bizitzak eskatzen digun azkartasunak ez liguke esperientzia horretaz asko gozatzen utziko. Pena bat da, baina hori da gaur egun bizi duguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude