Hilabetekako artxiboa: apirila 2010

Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste

Atzo triste oheratu nintzen, ikusita Barça zelan geratu zen kanporatuta, Inter Milangoari 1-0 irabazita eta ikusita zein gaizki erantzun zion porrotari: Interko jokalariak hasi zirenean euren balentria ospatzen, Barçak piztu egin zituen zelaiko ihintzagailuak. Valdesek ere, lepotik oratu zion Mourinhori, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Agur disketeari

Sonyk esan du ez duela diskete gehiago egingo. Kito. Arrazoia: eskaririk eza, nahiz eta 2009an Japonian bakarrik 12 milioi diskete saldu ziren. Hamabi urte igaro dira –erraz esaten da: hamabi–, Applek kendu zuenetik diskete irakurgailua iMac-etan. Disketea 1981ean asmatu zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Hagin bat gutxiago

Urte asko dira azken hagina atera zidatenetik. Atzo arte, bat eta berau luzea atera zidaten-eta. Nire adinean, gainera, ez daukat Agirre sagutxoaren pozgarririk. Poltsa bat bete izotzarekin konformatu behar, eskuin masaila puztu ez zekidan. Horrela nengoela, aspaldiko oroimenak etorri zitzaizkidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Zinema saioak etxean

Ostiral arratsaldeetan, ahal badut, film bat ikusten dut lanetik irten eta berehala. Etxera iritsi, ogia eta txokolatea hartu, DVDa sartu, eta filma ikusten dut, etxean bakarrik nagoela. Murgildu egiten naiz, erabat, pelikulan. Horrela, une gogoangarriak bizitzen ari naiz ostiraletan, zinea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Ariniketan egiten Murakamirekin

Irakurri berri dut Haruki Murakami idazlearen azken liburua: De qué hablo cuando hablo de correr. Irakurri diodan lehen liburua izan da, gustura irakurri ere, batez ere bizipen asko partekatzen dugulako asfaltoaren gainean, ez baitaramagu alferrik hogeita hamar urte baino gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Twitter-en hazkunde izugarria

Twitter-en inguruko datuak zotina kentzeko modukoak dira. Joan den asteazkenean Biz Stone sortzailetariko batek Chirp bileran adierazi zuenez, gaur egun Twitter-ek ditu 105.779710 erabiltzaile izena emandakoak, eta egunean 300.000 gehiago gehitzen zaizkio. Horietatik, %60 AEBetatik kanpokoak dira. Joseph Tartakoff kazetariaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Radio Euskadin, Ramonekin

Ramon anaia inoiz egon barik zegoen irrati batean, joan den larunbatean Radio Euskadin izan zen arte, Mas que palabras irratsaioan. Hala ere, trankil ikusi nuen. Goiz iritsi ginen EITBren eraikinera, eta aprobetxatu egin genuen bertako erredakzioa ikusteko. Ramon harrituta geratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Hau ote liburuen etorkizuna?

“Ez daukat iPadik”, dio Mathew Ingram kazetariak, “baina bideo hau ikusita, non ikusten baita Alizia Lurralde Miresgarrian izeneko aplikazioa, sekulako gogoa eman dit arineketan dendara joan eta bat erosteko”. Niri, ez horrenbeste, baia ia-ia. Liburu guztiekin ezin izango da horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Aurkaria

Aste Santuan liburu bat irakurri dut, ona bezain kezkagarria, El adversario, Emmanuele Carrere idazle frantsesak idatzia, eta bizitza errealean oinarritua. 1993ko urtarrilaren 1ean, gizon batek bere emaztea, seme-alabak eta gurasoak hil zituen. Orobat, saiatu zen bere burua hiltzen, baina lortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Webmaster lanetan, Ramon anaiarekin

Ekainaren 25ean, San Joan biharamuna, egure anaia Ramonek arte ekitaldi bat egingo du Bergaran, Munibe plazan, eta bertan uztartuko ditu pintura, musika, dantza eta irakurketa. Ekitaldiak izena du “Gau magikoak Munibeko plazan”, eta berorren berri zabaltze aldera, estrategia bat antolatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun