Ministro ganorabakoa

Ángeles Gonzalez Sinde Espainiako Kultura ministroak
aho bete hortz utzi gintuen Abortuaren Legeaz irrati batean egindako
adierazpenak
zirela-eta. Ez zekien zer esan ez ministroa zen aldetik, ez
hiritar bezala, ez eta emakume gisa.

Niretzat, kontu hau atzo
goizean hasi zen, lanera iritsi nintzenean. Lagun baten mezua nuen
postan: “Entzun Kultura ministroari. HUHEZIra eraman beharko duzue”.
Eta, atxikita, mp3 dokumentu bat, ministroaren adierazpenekin. Entzun
bezain laster, burua lanean jarri zitzaidan, zelan zabal nezakeen audio
hori Interneten. Googlen idatzi nuen: “audio + twitter”, eta Twaud.io
aplikazioarekin egin nuen topo. Berehala ikusi nuen aukera ematen zidala
audioa igotzeaz batera, berau Twitter-en zabaltzeko, eta horixe egin
nuen, goizeko 08:24ak zirenean.

Erantzuna berehalakoa izan zen.
Lehen orduan, 200 lagunek entzun zuten ministroaren audioa. Arratsaldeko
16:30etarako, 500 lagunek. Eta 24 ordu pasatu direnean, 638k. Datu
horiek ederki erakusten dute zelako eragina izan dezakeen Twitter-ek.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Ministro ganorabakoa-ri

  1. egilea: 27zapata

    ATzo ez nuen entzun. Gaur bai. Post hau irakurtzean. Entzun berri dut. Audioaren kalitateak (ministroaren adierazpenak) ere izango du zer ikusia entzunaldi kopuruan…
    handia!

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Jakina, adierazpenaren baldarrak eta pertsonajeak egin dute dokumentua erakargarria.

  3. egilea: pitxi

    Kortea osorik dago, jarraian, editatu barik? Inkreible.

Utzi erantzuna 27zapata(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude